Zarautz (Gipuzkoa)

Don Ebaristo sasimedikua

Don Ebaristo sasimedikua Don Ebaristo petrikiloaren (kuranderoa) inguruko gorabeherak. Antoniori paperak sendatu zizkion. Lagun bati bihotzeko infekzioa nola kendu zion kontatzen dute.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Don Ebaristo petrikiloaren (kuranderoa) inguruko gorabeherak. Antoniori paperak sendatu zizkion. Lagun bati bihotzeko infekzioa nola kendu zion kontatzen dute.

Transkripzioa

- A.: Hamen oso ona gendun kuranderua Don Ebaristo. Don Ebaristo meikua zan, Don Ebaristo hori, ta...
- M.: Kuranderua zan, Aiakua zan.
- A.: Kuranderua zan. Ta beitu nolako zea zan. Behin estaziyuan zan, ta bat hola, gaixo zeon, ta esan ziyon, jo, oso grabe zeon ta, esan ziyon, este... "Emiliano!", Emiliano Alberdi zan, ba, jefia ta. Jun zan zeana, Emiliano zeana, Don Ebaristo horrena, ta esan ziyon hau ta hau ta hau ta, "hortxen dakazu, beitu, hor baxtarrian, ta [...] hoiek eta sendatuko da". Esan ziyon, "ni ez naiz hasiko, trena geldituko det". Trena gelditu zun, bea jetsi zan, hartu zitun belarrak, eta bueno, pi!, aide trena! Ta geo... "y cuéntale lo de la cruz de aquí también".
- M.: Hura zan... hura... hura zan batez 'e pasmuan kontrakua, belarra, belar, dana belarrakin iten zun. Dana-dana-dana-dana belarrakin.
- A.: Ta behin bihotzen...
- Ta hori nor zan?
- A. / M.: Ebaristo!
- M.: Ebaristo deitzen giñun. Zeakua zan...
- A.: Oriyon bizi zan.
- M.: Bai.
- A.: [...] oso-oso-oso majua zan, e!
- M.: Uaindikan semia ta biziko dia.
- A.: Bai, nik 'e paperak hartu nun. Ta paperak bakizu zer zan leheno: "un bulto así grande te se quedaban estériles si no se quitaban bien, luego de mayor". Eta amak esan zion, "Honbre! Don Ebaristo! Earki etorri zea. Etorri barroa! Semia hola dakat, ta", [...] eman ta, bero-beruan, ta itxetik atea gabe, ta, aide! Seituan sendatzen zun.
- M.: Jende askok ekartzen zun, jende askok ekartzen zun hura.
- Ta besoko hori?
- A. / M.: Besoko hori...
- M.: ...hori lagun batena zan. Ba, infeziyua ta infeziyua ta infeziyua, ta bihotzian euki behar zun. Ta meikuak ez zian atrebitzen, orduan ez zeon oaingo zea, aurreapenik eta, eta ez zan atrebitzen ezer iten, eta deitu ziyoen Ebaristoi. Esan ziyoen, "hola ezin laike eon, deituko diou". Eta esan zion, aber, hola ta hola, ta bai. "Bihotzian dakazu, baiño hamen jarriko ditugu enplastuak". Ta horko infeziyua honea pasa ziyon, besoa. Ta hortikan ya dana garbitu zun, ta neskaa primeran gelditu zan, ezkondu, familiya ta dana.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia