Patxiku anaiaren omenez jarri zioten kaleari izena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-019-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: ZAR-019/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Nola, nola gogoratzen dezue piska bat kale hau...
- R.: Uu!
- ... orduan, garaian? Hau, Patxiku kalia.
- I.: Bai.
- R., A.: Patxiku kalia.
- Ordun 'e bai?
- A.: Bai, ba. Gure mutilla zan Patxiku, eta...
- R.: Gure anaia zan Patxiku.
- A.: ... ez ziyoen lagatzen pasatzen honea, kale honta.
- I.: Beti mandamas iten ibiltzen zan bere kalia zala ta, ta hola.
- R.: Ez ziyoen lagatzen mutil koskorrai hemen pasatzen.
- I.: Beti Santa Maiñatikan, Plazatikan buelta eman behar Patxik ez ziyoelako lagatzen pasatzen.
- R.: Patxin kalia deitzen ziyoen, ta horreatik jarri diyoe. Leheno zakan zea zeatu ta, Patxiku kalia.
- I.: [...] "hau nere kalia dek, bai? Eta zuek..."
- A.: "Zuen kalea!"
- I.: "... jun zuen kaletik nahi baezue".
- R.: Etortzen zian eskolatikan, e! Ta gizajuak jun behar izaten zuen plazan bueltatik been itxea, gure mutillak lagatzen ez hemendik pasatzen.
- A.: Bueno, ez bazeon, gure mutilla ez bazeon, mutilla baldin bazeon, ordun.
- R.: A! Ez bazeon...
- I.: Bai.
- A.: Klaro, mutilla ez bazeon.
- R.: Ta gero, igandetan libre.
- I.: Ta geo, hartaka du honek izena. "Ordun, hiria baldin bada, ordun Patxikun kalia". Ta, "bai, hola dek ba kale hau, hau dek Patxiku kalia!". Ta ordutik uaindik izena daka.
- Bai.
- R.: Ez, baiña jarri in ziyoen bere izena, e, jarri [...].
- I.: Bai, hua Ameriketatik etorri honea udara pasa o itea ta, sinistu [...], "¿Es posible? Nola?" Patxiku kalia. Lotsatu in zan bea bere konportamentua nolakua zan...
- R.: Eske zan oso...
- I.: ...mutikoskorretan.
- Ta hori zein zan, zuen... zer zan?
- R., I., A.: Anaia!
- Anaia!
- I.: Bai, Patxi.
- R.: Oain hiru urte hil zan han Mejikon bertan.
- A.: Bai, Mejikon bizi zan.
- R.: Baiña etortzen zan honea sarri.
- I.: Bai.
- Osea ke, zuen anaian zea, izena damaki kale honek orduan.
- R., I., A.: Bai, bai
- I.: Bai, hori danak ezautzen due hua. Patxiku Loiola...
- R.: Bai, Patxiku kale, Patxi.
- I.: ...hori esan ta ya está. Geo, gerra denboratikan hara jun zan. Lehenbizi Frantzira pasa zan, geo Alemanak eta berriz beste gerra atea zuenian honea etorri behar zun ta hemen [...] txarrak zeuzkan, ta in zun Ameriketa jun, bai.
- R.: Dazka bost, bost alaba.
- Bost alaba, e?
- I.: Bai.
- R.: Danak neskak.
- Jontxo!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!