Gamarte (Nafarroa Beherea)

Telebistaren kaltea

Telebistaren kaltea <p>Telebistak izugarrizko kaltea ekarri du istorioen transmisioan eta familiako harremanetan</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-002-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Telebistak izugarrizko kaltea ekarri du istorioen transmisioan eta familiako harremanetan

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero telebista jin zelarik horiek guziak fini.
- Gero fini eta etxen eleka artzia finitu.
- Ba, telebistak hori dena hautsi.
-Telebistak denak moztu tu. Ordian nik errain dut, gure etxen televizionia [...] berantian ezarria dugu, hiruetan hogoita zazpian.
- Ba.
- Eta hemen eta ez baitzen eta zera, telebista ez gindien ezartzen ahal. Gero ezarri zuten antena bat hor gaiñ hortan.
- Ba.
- Irigaialden eta ordian arribatu ginen egitera, benan haatik jateko tenoretan telebista beti hila, eh!
- Beti.
- Beti.
- Ba.
- Ba lehenago, ta ba orai ere.
- Behar duxu ikasi...
- Ba!
- Tele eta mahaian jartzen girelarik, nik laket... guk laket dugu mahaian elgarrekilan mintza edo... eta orai ni bakarrik niz etxean benan nihaurendako're ez dut eguerditan telebista piztuko. Nik janen dut, goxoki janen dut eta kanpoari so egonen niz edo lehiok zabaldurik eta xorien kantu beha edo ixtorio.
- Edo leitu.
- Ez, jateko denboran jan.
- Jateko denboran ba...
- Eta gero hola, zerak lanak egin eta gero telebistari behatuko dut, ta leitzen ariko ta hola.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia