Aitona eta maristak izan zituen irakasle
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-047-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: AZP-047/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Ta zuk esan dezu ez ziñela haruntza jun eskola, nun ibili ziñen ba?
- Han ez. Nik esango dizut, zazpi urteko komuniyoa in arte etxea, aitonakin. Aitona, nik aitona nuan ni han zehar ibili naizen bezela ibilitako bat, oain esaten duen bezela, basarritar ilustraue esaten digue guri. Ta nik zazpi urte arte aitonak, egunero basarrin. Eta ni egoskorra esaten die, ta hura ni baiño egoskorro zan. Nik hainbete ontza txokolateik ikusitakoik ez da izango, o karameloik ikusitakoik: jartzen zian egunero ikasteko lezio bat, eta hura ikasi arte beti bistan karamelue o ontza txokolate bat. Ta ordun ontza txokolate bat eta karamelu umeak estimatzen zuten, ez zan oain bezela e?
- Bai oain'e!
- Eta ikasi arte, gaur ez banun ikasten bihar'e bea e? Leziyua're bai, ta karamelua're bai e? Beharko ikasi. Ta geo eskola maristeta. Maristak zien.
- Maristeta?
- Bai.
- Nun zian maristak?
- Hamentxe, plazan, zuk kotxie laga dezun gaiñekaldeko etxe hortantxe. Hortxe zian. Ta hor ibili nintzen ni hamabi urtea arte, eta gero sartu nituzten Hondarrabin, fraille [...], hamabi urtekin Hondarrabira.
- Hamabikin?
- Hamabikin.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!