Aitona eta maristak izan zituen irakasleManuelen gurasoak eta anaia Odriako eskolan ibili ziren, baina bera ez: 7 urtera arte etxean aitonak erakusten zion, aitona baserritar ilustratua baitzen. Aitonarekin nola ikasten zuen azaltzen du. Gerora, maristetara joan zen ikastera eta han ibili zen 12 urtera arte.