Oporretako entretenimenduak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-017-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 19a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: ZAR-017/018
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Oporrak , Aisia » Kultura » Zinema , Aisia » Kultura » Dantza
Transkripzioa
- Ze egutegi, ze kalendaio eukitzen zenuten eskolan, gogoatzen al dezu? Oporrak eta noiz izaten zan, ta...
- Ez naiz gooratzen, ba, oporrak noiz eukitzen genduzen... ba, "julio, del quince de julio al quince de setiembre".
- Ta ze iten zenuten oporretan?
- Ni, Zarautzen nola bizi nitzan, hondartzan. Ni ondo bizi nitzan. Arraldian jaiotakua naiz ni. Zuk ba al dakizu arraldia zein dan? Ba, hortxe. Hor inguruan jaiua nitzan, ta guk egun guztiyan arraldian, gu itsasuan. Ta, bestela, plaza dantza noski, hori bai, e! Ta zinea 're bai. Baiño zea beiratu behar izaten gendun, ze koloretako pelikula zan, o roxa, o urdiña, o horiya. Bestela ezin zan jun.
- Ze esan nahi zun, kolore bakoitzak ze esan nahi zun?
- Ba, adibidez, txuriya zan "pa todos los públicos". Geo zetorren, ez dakit ba, urdiñ argiya o roxa, hoi izango zan, ba, hamalau urte arte. Geo bestia zan hemezortzi urte arte, ta geo, "prohibido a todos los públicos". Ta hori izaten zan politena, verde o rojo, hoiek izaten zian txarrenak.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!