Txolarreak harrapatzen zituzten kalean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-015-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 17a
- Iraupena: 0:02:53
- Erref: ZAR-015/009
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa
Transkripzioa
- (P) Hi, hoiek egiya dituk, e!
- (M) Nik, nik, bazekat... Jo, nik honekin, akordatzen naiz ni, kontatu izan diyat askotan. Nola dian gauzak, e? Hau bizi zan, Otzarretaneko nola karnizei hori? Itxe hortan bizi zan, hori zan honek esan duna, hor...
- (P) Bai.
- (M) Eta, pentsa zazu, jo, behiak eta ibiltzen zian kalian hemen... Etortzen zian baserritarrak eta behiakin ta ibiltzen zian hemen kalian, normal, gauzak eta eramatea. Ta, porke, kale baserriyak 'e bazeben hamen. Zeanekua, Makatzanekua ta hamen, zean 'e bai hamen, e, Zigordi kalian nola dao hor, kaameluak eta nola dabe?
- (P) Pipas.
- (M) Hor frentenian 'e bai. Hor frentian 'e basarriya zan. Eta, kao, pasaran, zeak, este, ba, behiak eta kaka iten zuen. Ta hau, ni akordartzen naiz, garai haitan, e!, zean, e, bueno, hor, nola dao zea, este... Asador Lagunak? Hortxe frentian, kale hori dana zan adokiña, adokiñakin. Ta behiak eta kaka ta iten zuen, ta hau juten zan, ta zepua jartzen zun txolarriantzako zepua jarri, artaliakin, eta bere itxeko eskatzetikan beira eoten zan hau. Ta, ba, txolarria juten zanian, txolarriak, e!, joe! ta jateko, gaiñea, e! Ta, ta!, harrapatzen zunian, korrika jun, ta. Pentsa zazu, jendeik eta ez zan ibiltzen. Kale erdiyan zepua jarrita txolarriak harrapatzen garai haitan.
- (P) Kilometro batea ikusten bazian, jo, "hemen dek!", eta.
- (M) Hau, joe! Txolarretan ta ona.
- (P) Txolarretan, joe...
- Zer da txolarria?
- (M) Txolarria da gorrión.
- Hormatxoiya.
- A!
- (P) Bai, hamen Zarautzan txolarria esaten da, ta geo, beste herri batzuek, igual, patxi zarra esaten da.
- (M) Bai, Zumaian, Zumaian patxi zarra usten det esaten dala.
- (P) Azkoitiyan nola esaten due?
- (Paxoren iloba) Kurloie.
- Kurroia.
- (P) Kurloie, bai.
- (M) Hemen txolarria.
- (P) Ta hemen txolarria.
- Ta ze iten zan...
- (M) Kale erdiyan, hi! Ta harrapatu iten zizkiyan!
- (P) Jartzen zan...
- Kakata zeatzen zian?
- (P) Eske...
- (M) Ez. Kaketan normalian artalia ta hola eoten zan, behiak eta...
- (P) Ganauak kaka... Ganauak artalia jaten zun, eta jarri behar zan han, tak!, eta... hola, batei...
- A! Ta orduan artalian billa, bai.
- (M) Ikusten nitxiok hau, eskatzetikan beira, hi... korrika...
- (P) Batei, batei, adarra earki jo giñun behin. Hola ta, zea, almorranakin zala gaixki, ta, zea, ta. Esan niyon, "hi, horrentzat ona zea dek, hi, hartu ta igurtzi kaka behiana, hola, ta igurtzi". Ta, joe, baijua, ta, joño, jendia, ta... Aurrexio han kaka pilla bat ikusi zun, ta, hala, "iñor ez zatorrek", jetsi ditu galtzak eta jarri du kakatan han, ra-ra-ra-ra-ra, ta, "ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai!", ta, "miña, hau dek miña, ta hau dek miña, ta hau dek!", eta, "zeba, ze in dek ba?", ta, "jode! Ez zekiyat zer dakaten!". Ta, jode!, beiratu gea ta, "miña eukiko ez dek, ba, hi! Zepua dakak eta zeatuta, hi!". Zepua, bakizu, txoiyak harrapatzeko laga, arraskatu zunian, jata, ta! Bai!
- (M) Inbentua, inbentua dek hori!
- (P) Hoiek, jode!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!