Zarautz (Gipuzkoa)

Umetakoa jolasak; non jolasten ziren

Umetakoa jolasak; non jolasten ziren Umetako jolasak eta entretenimenduak: amona-saltoka, kaniketan.. Amona-saltoka ari zirela gertatutako pasadizoa. Korrika-saioak non zehar egiten zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-015-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako jolasak eta entretenimenduak: amona-saltoka, kaniketan.. Amona-saltoka ari zirela gertatutako pasadizoa. Korrika-saioak non zehar egiten zituzten.

Transkripzioa

- (Markaide) Eta, bueno, geo, hortik aparte... bestela ondo, zea, gustoa bizi giñan, e!, mutil koskorretan, ta gu, jolasian ta...
- (Paxo) Geo, jolasak eta...
- (M) Jode! Geure kontura ateatzen giñun jolasak. Joe!, kaniketan ta...
- (P) Entroka, ta.
- (M) Harrapatuta [...], ta.
- (P) Zean, ta... e, zer zan, hola... Salto zea hoiek nola? A!
- (M) Zea, amona-saltoka.
- (P) Amona-saltoka.
- (M) Amona-saltoka. Bat hola makurtuta jarri ta gaiñea salto iten.
- (P) Makurtu ta gaiñea, ta geo bigarrenak eta geo hirugarrena katiatuta geatzen zan, ta...
- (M) Bai, bai, ta eroritzen zianian, goian zebenak behera!
- (P) Behin akordatzen nauk Ziploneko Inaxio ikaarri...
- (M) Zea ona huan saltuan.
- (P) ...saltuan oso ona zan, ta amona-saltoka zan petril baten gaiñian hola jarri, danak daun-daun iten zizuen salto bizkarrea. Askotan astua bukatu iten zan...
- (M) Bukatu, karo.
- (P) Honenbeste peso, baiño. Hori han, han, hain airosua zan...
- (M) Ariña.
- (P) ...ariña, Ziplo hori, yau!, salto in du petrillan [...], ta beste aldea.
- (M) Danak gaiñetik pasata, muturrez aurrea!
- (P) Hoiena. Geo, saltaka-apustuak.
- (M) Bueno, puf!
- (P) Iten giñun guk gure kalian 'e, Txerri Kalian, Txerri Kale dana ez zan baiño. Hasi, Otzarretak nola daka karnizeia hor, paso nibeleko hortan? Hortik hasi ta, e, Caja Laboraleko hortan, leheno Xalegineko taberna zan. Hor koperatiba plaza sartu, eta berriz 'e Txerri Kalian sartu eta zearaiño berriz 'e, buelta hori izaten zan. Ta [...] orduan zapatillik eta... batzuk alpargata gorriyakin, bestiak zeak eta... Ziploneko hoiek zaatak; zaatak, ba al dakizu zer zian? Gomezko...
- (M) Gomezko oiñetakua.
- (P) ...kubierta nola?
- A, bai, bai.
- (P) Holako zeak, eta klaro, gu hazten ai giñan orduan, hamar urte, hamaika, hamabi ta. Alpargatak o eozer gauza igual bi numero haundiyo o hola.
- Honbre!
- (P) Ta Ziploneko horrek holako zaatak. Jarri gea zea, metan, karrera hasteko, ta bat, bi, hiru ta lau ta... Gu aurrea, ta beak lehenbizi lau pauso ematen zitun zaata barruan ta geo hasten zan!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia