Zapata-dendara joaten zen markes bati buruzko istorioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-014-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 14a
- Iraupena: 0:01:18
- Erref: ZAR-014/034
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Ekonomia eta industria » Industria motak » Zapatagintza
Transkripzioa
- Aristokrazia juten al zan zapatak konpontzea?
- Bai, bai, bai, bai. Bai, bai, bai. Guk bagendun Marqués de Brenes. Hura eoten zan, beti silla bat eukitzen gendun, eta etorriko zan, ta "hola, ¿ya estáis trabajando?", tal, ta berriketan eoten zan. Ta geo azkenian hainbestero eoten zan hura, ta, nik esan niyon, "¿a qué te sirve aquí venir a un zapatería, un marqués?" y tal, ta, "es que yo leí que el olor de la zapatería" osasunantzako ona zala. Ta, han, zapateiko usaia peatzen, ba al dakizu, larruak badu ba bere usaia, ta hura, ta han eoten zan hura. Bai.
- Ze mouz portatzen zan aristokraziya? Ondo portatzen zan?
- Bai, bai, bai. Beno, hoiek jeneralki neskamian bidez ta ibiltzen dia, baiño, holaxe.
- Regateatzen ta ibiltzen zan jentia?
- Bai, bai, ba, jende pobriak regateatzen zun, bai, bai.
- Ta hori normala al zan? Bai?
- Bai, normala. Bai, bai, hoi daneako, ba al dakizu. Orduko "nivel de vida" zan bajua, ta bizi 're in behar zan, ta...
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!