Zarautz (Gipuzkoa)

Emakume eta gizonezkoen oinetakoen arteko aldea

Emakume eta gizonezkoen oinetakoen arteko aldea Jendea oinetakoak konpontzera etortzen zitzaien. Gizonezkoen oinetakoak konpontzea 8-9 pezeta ordaintzen zen eta emakumeena 5 pezeta inguru.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-014-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jendea oinetakoak konpontzera etortzen zitzaien. Gizonezkoen oinetakoak konpontzea 8-9 pezeta ordaintzen zen eta emakumeena 5 pezeta inguru.

Transkripzioa

- Ze giro egoten zan zapateiyan? Ze giro?
- Girua? Nola, ze gaitan?
- Jentia, jun-etorriya, ta...
- A, bai, bai. Jendia etortzen zan, ta, "beno, habek dakarzkit. Aurria dakae hondatuta, o, takoya dauka". Ta etorriko zan, ta esango ziozun, "ba, beno, jarriko diou honei zoro-erdiya jarriko diou, ta atzian takoia 're bai, ta".
- Ta, presupuestua iten al zenuten ala ein, eindako... Nola kobratzen zenuten, denboran arabera, edo?
- Ez, ez, ez. Ez, ez. Zea, gizasemezkuai gutxi gorabehera kostatzen zan, ba, emakume baiño, lan zeauo, baldarxio da, ta denboa 're gehio behar izaten da, ta.
- Ta orduan, denpora ta materiala kontuan izan, ta preziyua.
- Ez! Gizasemianak, ba, ordun izaten zian, ba, zortzi o beatzi pezta. Ta emakumianak, ba, ze esango dizut ba nik, ba, bost pezta, o gutxixio, eo. Geo, zenbaittek esaten zun: "zenbat kostauko da?", ta honenbeste, ta "ez, ez, berriyak erosiko ditut". "Beno, tira ba, eaman etxea". Hori ba.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia