Zarautz (Gipuzkoa)

Zarautzen egoten ziren konde eta markesak

Zarautzen egoten ziren konde eta markesak Hohenloheko printzea. Gurasoek zilarrezko eztaeiak egin zituztenean festa eman zuten Zarautzen, Santillana kondearen palazioan. Duque de Miranda, Conde Adanero, conde San Luis, marqués de Mariño... Zein etxe zen bakoitzarena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-013-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hohenloheko printzea. Gurasoek zilarrezko eztaeiak egin zituztenean festa eman zuten Zarautzen, Santillana kondearen palazioan. Duque de Miranda, Conde Adanero, conde San Luis, marqués de Mariño... Zein etxe zen bakoitzarena.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Famoso principe Hohenlohe, nola? Hor, Marbella ta in zuna ta. Hoiek Zarautzan. Hoien bodas de plata gurasuana, Zarautzan ikaagarrizko festa eman zuen hoiek, zean, oain nola dao Cruz Roja, ta, Gurutze Gorriya? Hori zan, Santillana zan, famoso Conde Santillanan palaziyua zan hori. Ta hor festa bat eman zuen, Zarauzko banda jun zan, ta danak erdi mozkortuta arduakin ta, ta. Jata eroi zan harriya... Holako harri koskorrak eta, bai. [...] ikaragarriya. Aristokraziya, jo, Conde, Duque Miranda, Alfonso trezen (XIII) ayudantia., ta. Duque Miranda, zean, finka zea zan, Hotel Zarauz nola dao? Hotel Zarauz onduan, telebisiyua, Zarauzko telebisiyua ta nola eon zan? Hori Duque Mirandana zan. Sanz Eneko hori, hori zan Sanz Enekua. Hori zan, "los de Ligués". Esparrago Txistu ta nola? Hoien nagusiyak eta hoiek zian, hoien nagusiyak. Hoiek zian aristokrazikuak hoiek 'e. Ta haren aurrian, Conde de Adanero. Hori ez... Hor finka bat, finka bat zea da hori, autobusa nola geatzean da, e... Donostira juteko autobusa Sanz Enea aurrian? Ba, Gurutze Gorriya? Hori zan Santillana. Bestia zan Villa San Luís, hori zan Conde San Luís. Hori zan "Coronel de Aviación y Capitán de Navío". "Era agregao militar en la embajada inglesa". Zian hiru mutil ta hiru neska, uste det. Danak zian [...], eskandinabuak ematen zuen, rubiyo-rubiyuak. Ba, hoien lehengusua zan, ba Conde San Luisen anaia zan Marqués de Mariño. Marqués de Mariño zan alarguna. Ta zazkan hiru seme ta alaba bat. Hoien txaleta oaindik hor dao, Villa San Ignacio. Ez dakit zuk ezautuko dezun: harrizko txalet bat, e? Ba, txaleta hoiena zan, porke nik txalupa hor eukitzen nun, ta. Ta, e..., a! Seme zaharrenak andregaia in du bere arreban lagun bat. Ta, ze in du gizajuak? Aitai presentau diyo andregaia, ta aitak kendu! Aita ezkondu... Ba, ba, hori San Ignacio. Hor uain itxe batzuk badia ezker ta eskubi? Hoi zan, lehen zan Villa Goñi. Ta hor etorri zan behin princesa bat, princesa, monarka bat, ez dakit nundikan [...] beraneatzen. Bueno, San Ignacion onduan dao Villa Gerena badao, hor zan Conde Gerena zan, Gerena, Madrileño bat. Madridko akzionista, ta Zarauzko afizionatu haundiyena fubolian, Zarauzko ekipuakin. Baiño, hola asko, e? Aristokrazi..., aristokrazikuak, Jesus!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia