Baserritik kalera saltzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-011-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxean ez zuten ogirik egiten. Ama esnea saltzera joaten zen kalera astoan eta bide batez erosketak egin. "Mendarratzak" (menda-belarrarekin egindako erratzak) saltzen zituzten plazan txakur haundi batean. Zer gehiago saltzen zuten plazan.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko abenduaren 23a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ZAR-011/011
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- (L) Itxian 'e ingo zan ordun? Eingo zenduen itxian 'e... ogiya...
- Etxian ogiya? Ez, ez. Akordatzen naiz, gurian labe haundigiya zan ta bestekuak labe txikiya ta han beak iñoiz eiñ izan zuen ogiya baiño ez, ogiya kaletikan eamaten zan jeneralian.
- (A) Ordun baten bat etortzen zan egunero kalea, tratuak in, eo...
- Esnia! Esnia ta, geo arrautzak, Jesus! Arrautzak jateko 're bildurrak! Arrautzak diruakin zea ekartzen zan, oliyua ta, holako konprak eite zian ba. Ta azukria 're ez zan asko zeatzen, hua 're txarregiya iruitzen zitzaioen, da hantxe zintzo-zintzo.
- Zein etortzen zan, zure ama?
- E?
- Zure ama etortzen zan Zarautza?
- Bai, bai, bai, bai.
- Ta nola?
- Ba, hortxe. Ebiya iten zunen lokatzetan ta, zean, bide txar askuakin ta etorrita...
- (A) Baiña, astua hartuta, ez?
- Astuan, bai, astuakiñ. Geo, zeak, menda-erratzak ekartzen giñuzen, bildu ta amai ematen gendun ta menda-erratzak perra haundi banan saltzen zian plazan.
- Menda landariakin indako erratza. Geo, usaia zabaltzeko itxian, desinfektatzeko ta...
- Erderaz, oaiñ izenak 'e ahaztu iten zaixkit, baiña "menda, lo que es menda...". Bai. Ta babarruna ta hoiek 'e ekartzen zituen plaza saltzea, babarruna, esnezaliak eta 're eskatzen zuen batzutan ta bestetan ba, plazan saldu, babarruna ta, mendak eta... Noiz o noiz azan bat eo aza batzuek o, zeoze ekarriko zuen. Baatza gauza gutxi iten zan basarritan, eta souetako lana. Baatzak lan haundiya du.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!