Odieta (Nafarroa)

Iruñeko feriara, oinez

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ODI-004-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Iruñera oinez sarri joan izan dela dio. Baita feriara ere, aberearekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Iruñera joan izan zara oinez?
- Ba, aunitz aldiz!
- Nondik?
- Anotzen barna... Makirriäin ta polborin.
- Hara, e?
- Polborin, tzuzen-zuzena emendik; e... iru, zazpi kuarto, kuarto... ordu.
- Bai? zazpi kuarto ordutan?
- Bai, ah, gainberetan laxterka, e? Makirräindik Anotza? ordu erdie, ta Anoztik, emen, bezte ordu erdie?... eskasa.
- Eta aberearekin joan izan zara inoiz?
- Bait ere! baite feriera ere, idieki, bai.
- Eta nolakoa zen feria hura?
- Pues, orduen? bazen gaitze Ostitzen, ta... kutsetzeko bia-, kutsetzeko beldurre bazen, ta Beltzuntzen barna yoan Iruñera, San Migel egunëan, ielki, bai, aittaki.
- Sanferminetako feriara?
- San Migel! badu e bezte ferie bat; San Migel egunian? bertze pet ze... ferie bakarra egiten tzen-da Iruñen.
- Eta zer eramaten zenuten?
- Abriak, idiek, tzokorrak... aratxiak, denetaik...
- (Berriemailearen lagun bat:) Beiak...
- Eta jendea zer, leku askotatik etortzen zen?
- Nafar, Nafar guzietaik, bai; Roncal, val Roncal ta val de Goñi te... ta guzietaik!
- (Laguna:) Sí, sí, sí; Etxarren ¿conoces?
- Bai, bai, Irurtzun ondoan; eta ongi saltzen zenuten?
- Ah, denetaik, guk; saldu gabe itxea karri’re bai...
- Eta sanferminetan egiten den feria, zuk ikusi duzu?
- E?
- Erraten dute valenziano aunitz etortzen dela eta...
- Aunitz, peño lenao izeten tzen iru egunez, ferie ori, sanpermiñetan, ta orai e(z), egunez bakarra izeten da, San Peñi egunian.
- (Laguna:) Sí, ahora... ahora la feria se hace, se hace todos los días se hace, en casa y donde quiera.
- Semia juan tzen aurten ere, San Fermiñ egunian, bazkaizik ya torrie zen, beño, erran tziren, aixkide bat baduu, tratante bat eta...
- Axier bat? (gaizki ulerturik)
- Aixkidea, ta, bazituela... kuadrille beño, itxean saldu zituela denak, bezperan salduek; ahora, Iruñera? entregatzera.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia