Odieta (Nafarroa)

San Urbano eguneko giroa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ODI-004-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gaskueko San Urbano eguneko giroa. Apaizaren inguruko kontuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gaskuko San Urbano famatua da hemen, ez?
- Bai, bai, bai, bai... oräi konpondue da! baduu apez koxkor bat oai torri berrie ta, lengo, lenengo apezai ken diote? ta berak, telle-... telletue berri ein dio, ta... bobedagaiñe, neski, konpondue du, ta oain eskia, eskumuturre autsii tauke, eskaleratik... bota dena, altxatu men e.
- Hara, erori, e?
- Bai, erori men da.
- Eta nongoa da apez berri hori?
- Ori... Estella erriköa.
- (Laguna:) Abarzuza.
- Orduan ez da euskalduna; eta zein herritan dago?
- E... Iruñeti tortzen da, Iruñeti tortzen da yayetan.
- Meza ematera eta?
- Iru erri baitu emen: au, Erripekua ta Latasakua, ta apez pollite da.
- Eta nola egiten zen lehen San Urbano eguneko festa? leku aunitzetatik etorri eta paratzen zituzten beren tendereteak eta hola, ezta?
- Bai, bai, aunditz; orai ere bai.
- Zer gauzak paratzen zituzten? haizkorak eta zer bertze?
- Denetaik, aizkorak eta yoaliak eta... aunitz gautze!
- Aber zer bertze, ia oroitzen zaren...
- Umerrie ere bai!
- Hori jateko...
- Yateko, et’taberna at, ta gero karameluak eta oiek... baëa arfat (?), badago neski Ramona, or men tzen aurten ere, orei... duena...
- (Laguna:) Iruñekoa da ori, e?
- Bada berrogeitamar urte, bai? ba, igual? ibiltzen dela emen, egin tzuen lizenzia ori, al valle, unguru oi... mutikuek erraunte, or tzela aurten ere.
- Eta meza-eta egiten zen, ezta?
- Bai, bai...
- Eta euskaraz konfesatu ere bai, ez?
- Bai, denetaik, denetaik. Oi, euskaraz oräi iteunte? meza nagusie ere bai, euskaraz, bai.
- Baina etorri berri horrek ez du euskaraz jakinen...
- Ez, orrek ez; amabietan neski zen, meza nagusie? ta... euskaraz men tzen, gure etxekuandria an tzen, semia’re an tzen, bai...

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia