Zarautz (Gipuzkoa)

Erromerien inguruko kontuak: Urtetako festak

Erromerien inguruko kontuak: Urtetako festak <p>Festa lehenago Elizemendin egiten zen. Urte bakoitzean baserri ezberdin baten ospatzen ziren festak. Etxeetakoek jartzen zuten dirua festetarako, baina soinujolea eta beste zenbait kontu mutil-ardoak ordaintzen zituen. Baserrietan gonbidauak izaten ziren. Apaizari errespetu handia zioten. Gero nesken festa ere bazegoen. Neska-laguntzeak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-009-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Festa lehenago Elizemendin egiten zen. Urte bakoitzean baserri ezberdin baten ospatzen ziren festak. Etxeetakoek jartzen zuten dirua festetarako, baina soinujolea eta beste zenbait kontu mutil-ardoak ordaintzen zituen. Baserrietan gonbidauak izaten ziren. Apaizari errespetu handia zioten. Gero nesken festa ere bazegoen. Neska-laguntzeak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bestela, auzuan aldaketak eta, etxe berriyak eta, zeoze izan al da?
- (A) Itxe berrik? Oain bai, oain arte gutxi. Leheno...
- (P) Oain bai, itxe berritu ta oain, oaintxe in dia, oain urte gutxi kamiyuak eta in dian hontan, oaintxe moittu da.
- Pexta nun iten zan ba lehen, pexta, musika ta, dantza ta, nun iten zan?
- (P) Elizamendiñ.
- Goian, kaskoan.
- (P) Hor, Elizamendi.
- Goian.
- (A) Bai, elizan aurreko zea hoi zan, gu, guk aurreneko horrea ikasi gendun biria.
- (P) Mandiyua izaten zan.
- (A) Ta geo aldau itten zan, e! Orduan hua 're zea zan, maiordomua esaten zitzaion ta. Bi, itxe batek hiru urtetan in behar izaten zun, hiru San Sebastian, hiru urtetako San Sebastianeko pextak baserri bati tokatzen zitzaizkon. Ta bi [...] baserriya baldin bazan 'e, berdin. Teillatu beagatik hiru urte ta, gu, bi [...] zan hau 're, ta gu ondo libratzen genun itxe bakarrak bazian urten, hiru urten in ber zianak. Ta, horrek eukitzen zun baiño hark 'e ezin, nahio hola, ta hari paatu iten zitzaion. Ta haren, paatu nahi ez bazitzaion, nor o nork, beak in behar. Ta haben, Isastin 'e ezautuko nun nik pexta iten, haben bextekua zan, bextekuak in zun. Bi [...] zan Isasti 're ta han pexta. Itxe berdiña, bai. Ta [...] itxian ez det zeatu behiñ 'e nik. Etxebesten 'e urte baten ezautu nun.
- (P) Bai.
- (A) Ta, hor gaiñuntzen Elizamendiñ ta Erromiñen. Urteta beheko zea honek, e! [...] ez.
- Ordun, zuen artean organizatu behar izaten zan festa, ta txandatuta.
- (A) Bai, bai.
- (P) Bai.
- (A) Txandauta in behar izaten zan, hiru urtea, ta in nahi ez bazendun, paatu. Ta paatzen zan. Ordun nik ezautuko nun Errominguai paatzen gure aita zana.
- Eta dirua, etxeak berak ipini behar izanten zun, edo ayuntamientuak ipintzen zun?
- (A) Ez, itxiak, itxiak.
- (P) Itxiak.
- Soiñujoliak eta beak paatu behar?
- (A) Ez.
- (P) Soiñujotzalek...
- (A) Zeak, mutill-arduak, soiñujolek.
- Mutil-arduak.
- (A) Mutill-arduak. Baiño, apaizan hamaiketakua ta [...] izaten zittun; hamaiketakua ez, bazkaia, e!
- Bazkaia.
- (P) Bazkaia leheno.
- (A) Bazkaita etortzen zian hiru, hiru apaiz etortzen zian bazkaita.
- Gaiñea, hura porru-patatakin ez zan konformauko, joe!
- (A) Hairi zea eman behar! Ta, geo, ba, basarritan ez dakit ba ze pasa zan eo, haikin baiño bakarrik nahio, ta zean ematen hasi zian, Pionen ta. Bazkaia paatu hairi, ta han bazkaltzen [...] nik: hamen hamaiketakua in ta geo bazkaia iten zan, bazkaia iten zan han.
- Pionen bazkaltzea, ez dao gaizki!
- (A) Haiek ondo arreglatzen zian.
- (P) Ez, gonbirauk izaten zian, ba, basarritan.
- Bai, bai, bai, bai.
- (P) Eta geo apaizak eta etortzen bazian, ta haien, bakizu zuk zer izaten zan. Ordun 'e bakarrik eman eziñ haiei, ta...
- (A) Bai, apaizakin ordun oaingo alden bildur handiya eukitzen gendun, e!
- (P) Bai, ba.
- Bai, bai, bai, bai.
- (P) Oain apaizakin ta 're normalo hitz ein ta iten dia. Leheno bildurra bezela, o.
- Leheno apaiza autoridadia izango zan, autoridadia.
- (A) Hoixe, gu bildurra. Apaizakin zea bezela pasatzen giñan, txapelkin ibiltzen giñan gu, ta pasaan beti [...] hala in behar izaten, ta!, zea, apaizan paren txapela altxa. Hoixe ezautu gendun guk.
- Ordun, pexta gehienbat mutill-ardok, e, preparatzen zun. Baiña baserritan ta zea, hamaiketakua ta holako...
- (A) Bai, apaizan hamaiketakoa bakarrikan zeaik, pexta behintzat tabernan Hamaiketakoa iten zan eta mutill-ardua, ta geo pextako soiñujotzaillek eta mutill-ardoko zeak, kuadrillak paatzen zun, soiñuba paatu. Ta neskak urten eun bat izaten zan, San Sebastian...
- (P) Biarrena.
- (A) San Sebastian biarrena, o.
- A, neskak, e?
- (A) Zea, neska-pexta.
- Neska-pexta, e?
- (P) Nexka-pexta.
- Ta ze izaten zan hori, ba?
- (A) Ba, bestela bezelako pextak.
- (P) Hori izaten zan, ba, nexkak meza jarri aurrena, San Sebastian. Geo, Kandelaia eguna zan. Meza aurrena ateatzen gendun, geuk, neskak paatu. Eta geo, pexta 're, soinuba nexkak paatzen zuen. Nexka-pexta izaten zan. Ta gaiñontzen, mutillak, mutill-ardok...
- Soiñu-jotzaillek, ba...
- Zuek, zuek, zuek agintaia ordun?
- (P) Gu, ariño...
- Kalabaza earrak emango zenituen, ordun, e? Dantza eskatu ezkeo zuen egunean, e?
- (P) Bueno.
- (A) Ordun, hemen, dantzan ta kalabazak geo itxea abiatzen zanen. Geo itxea laundu in behar izaten zaie, ba, neskak bakarrik ez zian jun nahi izaten.
- Bai, neska-laguntzia ta ingo zan gauez.
- (A) Huaxe in behar ba geo, ta kalabazak orduan izaten zian.
- Urrutiaiño jun, ta ordun...
- (A) E? Ez, abiatutakon, kalabaza ordun ematen zan.
- Aurretik hitz ein gabe?
- (A) E?
- Aurretik hitz ein gabe.
- (A) Beno, baltsian itten ez bazenun [...] hitz eiten zailla zan. Geo baltsa ta hasi zanen ta hitz eitten zan.
- Bestela ezin zan hitz ein?
- (A) Bestela zailla zan., dantzan zean, danok bueltan saltoka gabiltzala... Oain, hurrengo jaitako, gaur juten bazian, ta hurrengo jaitako igual zeatu hitz einda eon, ta. Geo tartian berriz beste bat hobia tokatzen bazan 'e, txarra izaten zan hua hurrengo jaitako hitz einda jartzia ta.
- Konpromisua.
- (A) Konpromisua. Holaxe ibiltzen giñan!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia