Auzolana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-009-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko abenduaren 21a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: ZAR-009/020
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Ta, bestela, auzolanikan ta izaten al zan, auzolana?
- (A) Bai, auzolana asko.
- Ermandadeen bitxartez ala zuen artean?
- (A) Ez, ez, ez, bestela, alkarren arten. Ordun, e, ba, auzokuak bakarrik [...], ordun ez zian danak ondo eraman 'e itten, ta gaizki eamaten zianak 'e aparte, baiño bestela, bai, bai. Hor, gariya [...] bazan, ta belarra ebakitzeko 're bai. Batek lana haundiya baldin bazaukan, danak, lau o bost bat juntatu, ta han [...] hurrengo egunen beste baten, ta hola. Hola asko ibiltzen giñan, bai. Geo jun gauen ta eguardin 'e bai ta, apaiya o zea lana zan tokin, ta. Beti 're itxeako baiño [...] izaten zan hua 're, ta.
- Ta gaiñea, elkartu ezkeo ta beti 're tertuliya in, ta...
- (A) Tertuliya, hoixe! Ta igual...
- Aarra jo 're bai, alkarri, igual.
- Bai, ta parrandak han ta igual, saardua eanaz, hantxe, goizalde arte eon 'e, ta holakotxek in behar, ba.
- Bai, bai, in in behar. Bizitzan holakok 'e in in behar dia.
- (A) Hoitxek izaten zian.
- Orduko dibertsiyua hoi izango zan, gari jotzeak eta.
- (A) Baita, hura 're.
- (P) Baita 're.
- (A) Gari jotzen 'e bai. Hua 're holaxe iten gendun.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!