Zarautz (Gipuzkoa)

Ermandadeak

Ermandadeak <p>Zezi&ntilde;a. Ermandadeak izaten zituzten baserritarrek, elkarri laguntzeko. Ganaduren bat gaixotzen bazitzaion baserritarren bati denen artean ordaintzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zeziña. Ermandadeak izaten zituzten baserritarrek, elkarri laguntzeko. Ganaduren bat gaixotzen bazitzaion baserritarren bati denen artean ordaintzen zuten.

Transkripzioa

- Zeziña ta iten al zan, ordun?
- (Antonio) Bai, bai.
- Bai?
- (A) Zeziña bai. Hua ganaubai etxeen ta. Zea, [...] uaiñ 'e, ermandariai zea esaten zitzaion, e, hamalau bat eo hamabost bagiñan hemen. Bati ganau bat galtzen bazitzaion hari launtzen ziyoen danak, ta. Geo txahala gaixo zeona [...] baldin bazan, hil hua, ta danan arten partittu, ta hua jan, haragiya, hua, hua izaten zan gehiena jaten zana.
- Zein zan ermandade horren zeregiña edo zein izaten zan?
- (A) Geonek, geuk eamaten gendun.
- Baiña zertako sortu zan hori?
- (Pakita) Ganau, ganauba gaixotzen zanian...
- (A) Ganau, ganau, zea, alkarri launtzeko, zea, ganau... Hamalau, hamalau baserritar zea, juntatzen giñan juntatu ta, batei gaunau bat gaixotzen bazitzaion ta akaatzen bazitzaion, hua danan arten jaso ta paatu itten zan. Iñork zeaik ez gendun eukitzen guk, geuk, geonek preziyok in, jartzen giñun hiru komisiyokok, hiru jartzen giñan, hiru, bai, jartzen giñan ta, bai, preziyua in geo. [...] itxekuai ta bestiai tokatzen zitzaiona, harek [...], ta txandak aldatuz, hola eamaten gendun. Ta geo atzea, hoi 're, [...] seitu zun horrek, e!, baiño hoi 're bukatu zan, ta, oain batez.
- Oin ez dao?
- (A) Oain ez do!
- Noiz bukatu zan hori gutxi gorabehera?
- (A) Hori? Nik izango nittun, berroei bat urte nittula, ta oain, oain hoeita hamabi bat urte bai, bukatuko zan hua, hua bukatu zan.
- (P) Orduan, gehienbat zan desgrazin bat ganauakin eo gertatzen baldin bazan, galera haundiya, haundirik ez izateko baserritan, ta...
- (A) Danok [balterua] zeatu, alkarri laundu hua zeatzen.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia