Zarautz (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Umetako jolasak Eskolan ez zuten asko abesten, baina errezatu bai. Jolasak: sokasaltoan, txingoka, kaniketan, xakaponetan..

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-008-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan ez zuten asko abesten, baina errezatu bai. Jolasak: sokasaltoan, txingoka, kaniketan, xakaponetan..
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garai hartako zeaikan, kantuikan edo zeoze gogoratzen al dezu, kantuen bat, eo... eo, jolasen bat eo...
- Ez dakit, ez naiz akordatzen.
- Kantatu ta iten zenuten eskolan?
- Ez, asko ez, errezatu. [...] gendun sarreran eta irteran 'e bai, baiña kantatu ez, kantatu ez gendun iten.
- Ta, garai hartako jolasen bat eo hola gogoratzen dezu, izena edo jolasen...?
- (AZ) Txingos.
- Petrillan gaiñen 'e saltoka ta holakotxek. Halakotxek, bai. Sokasalton ta, txingotan ta, hoietan bai, hoietan ibiltzen giñan, hoietan ibiltzen giñan.
- (AZ) Kanikak ez, ama?
- E? Kaniketan 'e bai.
- Ta, sokasaltuan kantatzen, kantatzen zenuten zeoze, edo?
- Ez, sokasaltuan ez gendun kantatzen.
- (AZ) Bai, kantatuko zendun...
- Guk ez behintzat, oain ya ez dakit.
- (AZ) Nei 're ahaztu zaizkit.
- Ta, neskak kaniketan?
- (AZ) Honbre!
- Bai? Neskak kaniketan, neska gaztiak?
- Iual, iual, zeatik ez, ba?
- Bai, e?
- (AZ) Bai.
- Ta beste, primeratxuk esaten ziyon, holako zea batzukiñ 'e bai, o platera, o katillu o holakuan pusketakin ta 're bai kanikik ez zunak.
- (AZ) Eta, xakaponetan...
- Guk kaniketako ta diruik eta ez gendun izaten...
- (AZ) Ta xakaponak?
- E?
- (AZ) Xakaponak?
- Bai, xakaponak bai.
- Zer zan hori? Xakapona zer zan?
- (AZ) Ba, da...
- Hori, arkumian hexur bat izaten da, barrutik... horrek lau zea izaten dittu, ta...
- (AZ) Pelota bat bota gora ta buelta eman behar ziñun, ta...
- Hori, bai, hoiek 'e.
- (AZ) Hoiek zian lehengo jolasak.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia