Zarautz (Gipuzkoa)

Eskolako kontuak; Maxi irakaslea

Eskolako kontuak; Maxi irakaslea <p>Juana Lizarralde, 90 urte. Sei urtetik 12 urtera arte eskolan ibili ziren ahizpa guztiak, Maximiliana Orokieta irakaslearekin. Kanpotarra zen. Irakasle guztiek erdaraz egiten zuten. Erdararekin izaten zituzten arazoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-008-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Juana Lizarralde, 90 urte. Sei urtetik 12 urtera arte eskolan ibili ziren ahizpa guztiak, Maximiliana Orokieta irakaslearekin. Kanpotarra zen. Irakasle guztiek erdaraz egiten zuten. Erdararekin izaten zituzten arazoak.

Transkripzioa

- Bueno, nor zean esan zazu, ze... zenbat urte ta nungua zean.
- Ni hemengoxia. Hementxe jaiua. Juana Lizarralde Buenetxea.
- Zenbat urte dituzu?
- Ba, oain, lehengo hillen larogeita hamar kunplittu nittun, hogeita lauan.
- Hogeita laukua.
- Hogeita lauan, bai.
- Hogeita laukua. Bertan jaiotakua zea?
- Bai.
- Jontxo! Ta, nola gooratzen dezu umetako garaia ta? pixkat, gurasoekin ta nola?
- Gu ondo gurasoekin. Guraso onak giñun, ta eskola 're bialdu giñuen, ba, sei urten hasten zan ordun eskola, seitikan hamabira arte eskolan ibili giñan. Bost ahizpa giñan, ta danok ibili giñan eskolan. Orokieta, Maximiliana Orokieta, horrekintxe ibili giñan.
- Maixua zan hori?
- Maixtra.
- Maixtra.
- Maixtra zan, bai.
- Orokieta?
- Orokieta, Maximiliana Orokieta.
- Eta nun, nun zeon, eskola nun zeon?
- Oain zaharren zea daon hortan.
- A!
- Mutillena auskaldetik zan, ta nexkana alde hontatik.
- Oain jubilauan toki hortan, Udaberriko hortan?
- Bai, bai, bai, bai, hortxe. Hortxe zan.
- Ta, beste maistra izenik eo gogoratzen al dezu?
- Gu harekin bakarrik ibili giñan, ta geo, ume gehiegi zeatu zitzayon, ta geo beste maixtra batzuk ekarri zittuen.
- (Alaba zaharra) Nahi dezu esatia nola izena zuen?
- Zeiñek?
- (AZ) Beste maestrak, porke ni haiekin ibili nitzan.
- A, bai?
- (AZ) Pakita, Felisa, Nikolasa y Maxi, Maximiliana. Orokieta, oain dauden herriko eskolak bean apellidua dake. Bai, zan instituziyo bat Zarautzen.
- Maximiliana?
- (AZ) Bai.
- Bera, nungua zan bera?
- Artajona.
- Artajonakua?
- Bai.
- Ta maistran batek ba al zekin euskeraz? Dana erderaz iten zenuten eskolan?
- A, bai, dana erderaz.
- (AZ) Honbre!
- Nere ahizpak, zaharrenak, ni biarrena naiz ta bueno, eta, eskola hasi ta klaro, ezer entenditzen ez. Hillebete oso-osua nearrez pasa omen zun, nearrez hillabete oso-osua, e. Ezer entenditzen ez ta, baiña handikan aurrea ikaagarri lista omen zan, oso lista, e. Monja jun zan ta, Hodarribiyan pasa dittu urte asko ta hill in zan. Hil zan, hil zan nere ahizpa zaharrena.
- Ta, ze oroimen, ze rekuerdo daukazu eskolakoa?
- Ona! Ba, [...] zuen pixkat, e, baiña, ba, ez, gui ez zigun zea txarrik behiñ 'e iñ, e, kastigu txarrik eta hola ez. Zaplazteko batzuk eman bai, baiña...
- Ta, nola juten ziñaten eskola, nola?
- Oiñez, nola jungo giñan, ba!
- Oiñez. Bizikletan ez?
- Bizikleta? Ordun ez zan bizikletik.
- (AZ) Guk 'e ez gendun izan.
- Garai haietan bizikleta hemen ez zun iñork 'e, ezta iñork 'e. Pentsa zazu, larogei urte, oain larogei urte bizikletaik ez zan izan 'e ingo seguru asko, baserrin ez eta kalian 'e ez, kalian 'e ez. Oiñez, oiñez.
- Ta, e, zea...
- Lokatzetan, ta euritan, ta zean, oaiñ aiña zea, zira ta, oaiñ aiña ezer ez! Holako gauzik ez zan! Abarkak jantzi, abarkak, abarketan gaiñen, eta geo haiek eantzi eskola juteako, ta halaxe.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia