Donostia (Gipuzkoa)

Gerra aurrean ere erdaraz

Gerra aurrean ere erdaraz <p>Elizan kantatzen ere ibili zen. Kredoa latinez daki oraindik. Elizan ikasten zuten doktrina, Don Agustinekin, erdaraz. Maisua errepublikanoa zen. Dena erdaraz egiten zuten eskolan eta kalean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-097-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elizan kantatzen ere ibili zen. Kredoa latinez daki oraindik. Elizan ikasten zuten doktrina, Don Agustinekin, erdaraz. Maisua errepublikanoa zen. Dena erdaraz egiten zuten eskolan eta kalean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ibilli nitzan, han, (...) gero hamasei urtekin hasi nitzan lanian ta utzi in nun. Ni akordatze(n) naiz uaindik kredua, eh, burutik, kredua, elizakua, hoi zer da, latiñez? Uaindikan akordatze(n) naiz.
-Latiñez? Ikasi zenun?
-Bai. Kredua.
-Dotriña ze ikaste(n) zenuten, elizan ala eskolan?
-Elizan, elizan.
-Elizan? Eta zein zan orduko apaiza?
-Don Agustin, baiño apellidua ez (...) akordatzen.
-Eta euskalduna zan?
-Bai euskalduna zan.
-Euskeraz ikaste(n) zenuten dotriña?
-Erderaz, erderaz.
-Erderaz hori're?
-Dana erderaz.
-Dana erderaz?
-Ordun zan dana erderaz.
-Eta hor eh, zu gogoratuko zea, republika etorri zanian, hor aldaketa batzuk-eta egon ziran, ezta? Gogoratzen dezu? Republika etorri zanian?
-Ni bai, akordatze(n) naiz, hemen bertan maixua hala zan, republikanua, zeon erretatua (…) paretan, ta (...) haste(n) giñan: "¡Hijos míos, venid conmigo, viva la república! ¡Que viva la república!" Hartu zun kuadrua ta tira, bota zun lurrea ta... Hoi akordatze(n) naiz.
-Hori maixuak?
-Maixuak, bai.
-Ta nungua zan maixua?
-Hemengua.
-Hemengua? Bertakua zan?
-Hemengua zan.
-Baiña euskalduna?
-Ez, gutxi bueno zeoze itte(n) zun baiño gutxi, gutxi ite(n) zun, ni bezela igual, gutxiyo.
-Eta jolas-etxian-eta euskeraz ez zan eiten, garai hartan?
-Jolastu?
-Jolas-etxian? Euskeraz eta, dantza-ta ite(n) zenutenian hor euskeraz...?
-Ez, ez. Erderaz.
-Hori're erderaz?
-Gu geuk erderaz, dana erderaz.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia