Jolasak eta bestelako gaiztakeriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-006-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jolasak: korrika, salto egiten, tximili-kuarteka, tiroka... Sasoia zenean, sagarrak eta gereziak lapurtzen zituzten. Parranda gutxi egindakoa da.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: ZAR-006/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak
Transkripzioa
- Ta zertan jolasten ziñaten? Gogoratzen ahal zea zertan... zertan jolasten ziñaten? Ze jolas edo?
- [Alkarri] korrika o bankuan jarrita bankuan zenek salto haundiyo in ta... E? Bankuak... holako... [gure etxian] aldrebesak zian bankuak. Bat bestian gaiñian jarrita zeiñek iten zun salto gehiyo, hortzak hautsi arte batzutan. E? Ta hantxe! Tximili-kuarteka nola izaten zan? Ezkutatu ta bat bestia... Ta tiroka zeaik gabe, pistolik gabe, pim-pam-pum. [Ze itezu parre neekin]?
- Ta gaiztakeriak iten ahal zenituzten? Halako...?
- Nola gaixtakeiyak?
- Lapurretan ta hola ibiltzen ziñaten?
- Ez. Sagar deboan-ta bai, e! Sagar denboan ta geexi denboan ta hor bai. Hori, hori... hori bai! Hortan onak giñan, geexitan ta sagarretan-ta onak! Bai, bai. Korrika saiua iten giñun, e! baiña ez... sekula harrapatu baserritarrak. Batian saio earra iñaazi niyon bati! Errota zaharretikan Antunianoko taillarreaiño segitu zin. Ni sagarrez beteta neola ta ni dzi! taillarrea ta harrapatu ez! Korrikalaiya zan, baiño ez zin harrapatu! Ze... Bildurrak ze iten dun /iteun/, e? [Ze zenbatek segitzen zigun guri...!] Pentsa zazu [...]! Bueno! Gure bizimodua [...]. Gero, ezkondu ezkeo, ba, horrek esango dizu nere bizimodua zer dan: lana in eta illuntzetan soziedadea jun, tertuliya in ta etxea. Parranda gutxi in det nik, e! Batez. Noizik behin afaiya o baten despedida zala o bat soldautza jun ber zula, haren despedida zala... [...] Baiña, bestela, [...] etxian laga ta afaita noa...
Egilea(k): Roman Urteaga Legorburu (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!