Gerra aurreko sendagileak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-005-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz
- Data: 2004(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:02:25
- Erref: ZAR-005/024
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Medikuak eta sasimedikuak , Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
- Orduan, berrogeita lauian seguridade soziala?
- Berroita lau. Zeak jarri zun, Quironek, [falangista 're], Francon [pistoleruak 'e]. Meikuak oain bezela ez, oaingo anbulantziyakin, ta bueno... Nik...
- Gaixotu ezkeo 're, meikuana jun, hainbeste ez zitzaion kaso ingo?
- E?
- Zuek umek ziñatenian, umiak ziñatenian, hainbeste kaso in ere ez? Zeoze izan ezkeo...
- Ez, ez. Orduan, ni gaztia nitzanian ta, meiko bat [...] zan, bixita. Bost pezta o ez dakit ze izaten zan, usten det, ta, ba, hori.
- Etxea etorriko zian, ez?
- E?
- Etxea etorriko zian?
- Bai, ba, etxea. Ordun meikua etxea.
- Zein zan meikua? Gogoratzen zea?
- A, orduan zian, gure denboan zan, e, zea, Don Paco Agirresarobe, kantantian anaia, zea, bestia Goñi. Geo, Don Elandro, Don Candido. Ta geo Uranga ta, geo bestiak etorri dia, baiña orduan, orduan Don Paco, Don Leandro, ta Don Candido. Don Candidok meikutza laga in zun meikua izanagatik. Alkate jarri zanian, meikutza laga in zun. Ta anaiak segitzen zuen. Ta gure, gerra aurretik meikuak zian Goñi, Don Paco, Don Leandro,... Don Paco, Goñi, Don Leandro... hiru hoitxek izango zian. Geo etorritakuak dia bestiak, beste, Uranga ta haiek 'e, geokuak dia. Geo, Rubio ta... Baiño lanian hasi giñanian, bagendukan zea, meikua, Pakea o soziyuen, han afiliatuta zeuen enpresak meikua zaken. Ta handikan izan nun nik Rubio [...], ta harekin jaio zan familiya.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!