Zarautz (Gipuzkoa)

Emakumearen ardura handia baserrian.

Emakumearen ardura handia baserrian. Ez zuten jolasik egiten, lan asko izaten zutelako. Berak bakarrik zaindu behar izaten zituen umeak, senarra mendian ibiltzera joaten zelako. Ehizarako zaletasuna ere bazuen: usotan eta oilagorretan egiten zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-004-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ez zuten jolasik egiten, lan asko izaten zutelako. Berak bakarrik zaindu behar izaten zituen umeak, senarra mendian ibiltzera joaten zelako. Ehizarako zaletasuna ere bazuen: usotan eta oilagorretan egiten zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, igande baten ze iten zan garai hartan? Igande... igande baten, ze iten zan igande baten?
- Zer? Igandian zer?
- Ze iten zan?
- Nun?
- Zuek, zuek, ze iten zenuten igande batian?
- Gure...?
- (A) Lanakin [...].
- Ze iten zenuten, atsalde baten esate bateako, igande atsalde batean?
- Lanak in behar, lanak.
- Jokuan ta ez zenuten iten, ta?
- Ez, ez, ez, ez. Ez zeon denboikan. A! Nere gizona ibilkaia izan zan ta harek alde iten zun ta ni bakarrik. Hartu niunian bakarrikan, hor, ta, umeik ez gendun artian alkarrekin. Baiña umiak dianian sobratu iten dia danak, hor konpon! Gizonak libre nahi izaten due, egoistak zeate!
- Ta bera, ze etortzen zan, kalea etortzen zan bera, kalea?
- Ez! Mendiz mendi ibili, nun ze ikusiko ta. Baiño horrela, itxiturak zabezen tokiyan da 're, alanbre, txarrantxa arantzaduna, eta han katiatzen baldin bazitzaion 'e, tira ta eten, ta aurrea. Geo konpondu zanik...
- Ehiztariya ez zan, ez zan ehiztariya?
- Bai, ene! Uso denbora zanian etortzen zan ta han, esto, bazeon zeatikan, bandiyotikan atea kanpoa ertetzeko, ta sukaldian bihian, eta habitaziyuak 'e aparte. Ta, baiña, bandiyotikan ate bat bazeon ertetzeko kanpoa, ta, tranga bat ipintzen zitzaion horrela, zea, atiai atzian, ta. Harek ipintzen ziyon hola tranga, eutsitzeko itxita itxuran, ta aide, ehizea. Eta patata ipintzeko denbora ta, gizona palta. Aitak, berriz, ostea, bere aitak nere suegruak: "a, [...], oaiñ 'e palta deu haura". Bai, etorri zan, "hiri andriak ein beharko dik bai erritan!".
- Ta, ze ehiza iten zun, usotan ala oillagorretan 'e bai, ta?
- Usotan, usota. Uso denbora zanian, hego-haiziero, [...] pasa iten zian ta. [...] urtian, oillagorrak ere igual izaten zian, ta ordun, illuntzian, illunabarrian izaten zan oillagorrak han, ezkutatzen ziala ta. Haura 're aprobetxatu behar izaten zun ta. Berak libertadia, andriak lotura!
- Ta arrantzuan ta iten zun, arrantzuan ta?
- E?
- Arrantzuan ta?... Arrantzuan?
- Arrantzuan? Arraia harrapatzen... Arrantzan? Arrantzan?
- Bai.
- Itsasuan? Ez, ez, ez, haura ez zan itsasuan...
- (A) Arrantzan? Ez, olaarrotan bakarrik.
- Olaarrotan bai?
- (A) Olaarrotan bai.
- Bai, olarrota bai, tarteka, batzuetan bai, bai.
- (A) Ta lapeta. Aste Santutan lapetan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia