Zarautz (Gipuzkoa)

Gerraostean kultur ekitaldiak antolatzeko zailtasunak

Gerraostean kultur ekitaldiak antolatzeko zailtasunak <p>Anderren kuadrillak, 14-15 urte zituztenean, zerbait egiteko asmoa izan zuten, eta oso gazte hasi ziren kultur ekitaldiak antolatzen: dantzak, txistua, antzerkiak... Horrelakoak antolatzeko ezinbestekoa zen karlisten edo La Sallekoen laguntza. Bestela ez zuten baimenik ematen. Lehenengo urratsa, orduan, kontaktuak egitea zen. Beraiek kontaktu ona zuten Donostian, eta haren bitartez gehienetan baiezko baimena lortzen zuten. Urte batzuetara, inguruko herrietakoek ere zarauztarren bitartez lortzen zituzten baimenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-003-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anderren kuadrillak, 14-15 urte zituztenean, zerbait egiteko asmoa izan zuten, eta oso gazte hasi ziren kultur ekitaldiak antolatzen: dantzak, txistua, antzerkiak... Horrelakoak antolatzeko ezinbestekoa zen karlisten edo La Sallekoen laguntza. Bestela ez zuten baimenik ematen. Lehenengo urratsa, orduan, kontaktuak egitea zen. Beraiek kontaktu ona zuten Donostian, eta haren bitartez gehienetan baiezko baimena lortzen zuten. Urte batzuetara, inguruko herrietakoek ere zarauztarren bitartez lortzen zituzten baimenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garai haitan gui gertatu zitzaigun aurretikan ezer topatzen ez Zarautzen. Guk ya hamar urte, hamabi, hamalau, hamasei, gora guazen bezela, zeoze in in behar, ta gure kuadrilla zan dantzatan hasi zana, osea, futboletikan hasitako zea bat, ekipo bat futbolekua, ya kostako partiduak laga giñunian dantzakin hasi giñan, txistuakin hasi giñan, ni txistulaia beti izan naiz, familiko zea izan deu. Geo laukotia prepaatu, solfeua eakutsi ta txistua ikasi, banda in, haiekin dantzaiak atea, dantza-taldia, neska ta mutil azkenea, antzerkiyak euskeraz [...], ke garai haietan eundoko zea zan euskeraz itia zea bat, antzerki bat. Osea, hori dana iten ziñun ahal bazan beste bat aurrea botata, zeatik zu hauntza juten baziñan ezezkua ziñun. Orduan topatu behar ziñun baten bat karlistan usaia zuna o, giro hortakua zana o, firmatzeko eskaera. Osea, iten ziñun lana beti beste batzuk aurrea botata. Eta, guk garai hartan iten giñuna zan, o frailetan baldin bazan o hermanotan baldin bazan, o bestetan zerbait baldin bazeon haiei bultzatzea jun. Hermanotan dantza taldia jarri nahi zuela? Txistulaiak jarri. Ta ordun zan grupo de esto, de baile de La Salle, e! Txistulaiak guk jarri. Parrokiyan o zean, frailetan baldin bazan Antonianan, berdin. Ta guk dantzaiai karlistak eakusten jardun gea, gu txistua juaz, karo! Ta uaindikan primeran eamaten naiz ordun, ordun eakusten jardun zianai. Baiña hua gabe ez ziñun ordia ingo. Entenitzen dezu? Osea, ez da uain bezela, uain zuk zerbait iten dezu ta aurrena hasten zea talde bat in, izena jarri, zeatu dezu, organizatu dezu hura, ta geo talde haren aktibidadia, ordun aldrebes zan. Osea, iten ziñun eozeiñen o zean sartu, ta azpitik sartu, zeatik bestela ez zakazun iteik eta.
- Baimenak lortu...
- Geo hori, baimenak eta aurrena, aurrena prepatu ta geo hasten zan benetako gerra baimenak eta, antzerkiyak iteko baimenak eta. Traduzitu in behar izaten zan, obra hartu euskerazkua, erdera pasa ta erderakin pasa behar izaten ziñun zeatikan, Donostitikan. Han seilluak eman, autorizaziyuak eman.
- Eta, eta normalian baietza ertotzen zan edo ezetza?
- Bueno, hori guk sumatuta zekaun. Guk bagiñun bat han zean, este..., Donostiyan zeona, zean, Centro de Atracción y Turismo ordukua, zea zana, propagandakua. Eta han zeon geo, este..., Madriden sekretaio izan zan bat o kargo bat zarauztarra zana, eta persona dexentia zan hixketan in in zeiken pertsona zan. Ukatu ez ziyozun iten, ze harek bazakin gu ze jai-girotakuak giñan. Baiña haren bitartez juten ziñan, programak eamaten ziñun, seilluak jartzen zizkizun ta itxea etortzen zan. Eta azkeneako jarri giñan gu harei traduzitu gabe eamanda 're bai. Eamaten ziyozun, "Hi, hau bihar diyau, programa hola dek, hola ingo diyau", ta ba, "Ekarri hoi", ta-ta, seillua jarri ta bla! Ta ailleatu giñan azkenian bai Azpeitiyan, Zumarragan, Mondragoian, han baimenak ateatzen zailla izaten zuen, gure bitartez jun seilluak atea ta han iten. Hortaiño ailleatu giñan! Baiña sekulan esan gabe ze talde zan azpikua, hori... Zeatikan Zarautzen, txarrena Zarautzen bertan zeon, hamengo informaziyo ematen bazizuen, ep!, "se acabó"!
- Eta hau guztiya noiz izan zan, ze urtetan?
- Bo, ba behin berrogeita hiru, lau, bost..., hortikan aurrea, guk uaindikan hamabost, hamasei urtekin hasita. Ni txistua jotzen ibili naiz zazpi urtekin zortzi urtekin, aitakin ta, ta dantzaiakin ta.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia