Zaldibia (Gipuzkoa)

Umetatik garbi zuen aktore izan nahi zuela

Umetatik garbi zuen aktore izan nahi zuela Familian ez zegoen antzezlerik, baina berak umetatik argi zeukan taula gainera igo nahi zuela, jendeari barre eginaraztera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZDB-021-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Familian ez zegoen antzezlerik, baina berak umetatik argi zeukan taula gainera igo nahi zuela, jendeari barre eginaraztera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zure, bueno, antzerki zaletasuna eta - ez? - aktore izateko grin hori ta, e… umetan sortu zan? Ze… Zure inguruan bazegoen norbait familian, e…
- Inor ez, ke ba !
- … ala, hola, sen hori zeukana umorerako, edo?
- Ez, ba egia da nire ama beti oso.. nirekin oso jolaste aldekoa izan dala eta oso teatrera zentzu hortan, ez da horta dedikau baiño bazeuken ba igual kutsu hoi, ez? E.. ba beti elkarrekin pailazona eitten ta… hola ibiltzen giñelako. Baiña bestela ez neuken inor ingurun hola… horta dedikatzen zanik, behintzet. Baiño garbi neuken, eske garbi neuken, eszenario bat ikusi orduko berta igo beharra neuken o… kamara bat ikusi orduko… arpegi inposible guztik probatzen hasten nintzen. O sea.. Baneuken zeoze barrun esaten zitena: "nik hau nahi det eta ni… honta dedikau nahi det". Gero ya aurreraxeo antzerkin hasi nintzen, baiño ba ya koxkortutakon, hamar-hamaika urtekin.
- Eta, e… adibidez Txiribiton…
- Bai, bai.
- … zuk beti esandakoa da Txiribiton e… izan nahi zenuela, ez?, edo bueno, hori zela zure…
- Bai.
- … ume-umetan.
- Txiribitonek kriston grazia itten ziten eta… karo, amai esaten nion nik berdiña nahi nun nik, e… nire griña zan, ya txiki-txikitatik, jendeai parre eginaraztea, eta hori neuken garbi, hori nahi nula.

Egilea(k): Andoni Pérez de Lema Sáenz de Viguera

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia