Elgeta (Gipuzkoa)

Egoetxeaga baserrian jaioa

Egoetxeaga baserrian jaioa <p>Egotxia (Egoetxeaga) baserrian jaioa. Gurasoak bertakoak; familia Bergarakoa. Ezkondu ondoren ere bertan bizi izan zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-007-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Egotxia (Egoetxeaga) baserrian jaioa. Gurasoak bertakoak; familia Bergarakoa. Ezkondu ondoren ere bertan bizi izan zen.

Transkripzioa

- Eta jaixo, esan dozu, Egotxian?
- Egotxia basarrixan, bai.
- Familixia bertakua edo…?
- Bai, bai, bertan zerian.
- Ta aitta edo ama edo…?
- Ama zan hangua, bai. Ta aitta be bai. Aitta be… Bizitza bikua zan eta bizitza… ama bizitza batetik bestera ezkondu zan. Ta haintxe jaixo nitzan.
- Eta aittitta ta amama ta danak, orduan…
- Bai. Bueno, kanpotik etorrittakuak zian aittitta ta amama ta. Aitta-ta be bai Bergaratik etorrittakuak zian. Bai, Bergarako jatorrixa zian aitta ta ama ta… edo… aitta-ta. Ta aittitta ta, aittitta Arantzazukua, ta amama Bergarakua.
- Oñatiarra…
- Bai.
- Eta gero bertan jarraittu zenduan bizi izaten?
- Bai, ezkondu ta zenbat? Ointxe zenbat urte etorri giñan gu? Berrogeta… ointxe gabonetan berrogeta…
- Senarra: Ezkondu ta hamar bat urte edo…
- Bai. Bost urte? Berrogeta bost urte? Ez, gehixao…
- Senarra: Zer? Etorri giñala?
- Bai.
- Senarra: Bai, zera! Gutxiao.
- Anek bi urte eukazen. Ba, berrogeta lau, berrogeta bi urte orduan. Berrogeta bi, berrogeta bi urte. Bai. Bigarren alabiak bi urte eukazen hona etorri giñanian ointxe gabonetan.
- Hona bertara?
- Bai, honaxe bertara etorri giñan, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia