Lezo (Gipuzkoa)

Ama gazte alargundu zen

Ama gazte alargundu zen Ama antxoa eta sardina saltzen ibiltzen zen; jendeak zintzo ordaintzen zuen erositakoa. Aitak Errenteriako kaputxinoetan egiten zuen lan: oso gizon garbia eta zuzena omen zen, eta horri lotutako anekdota kontatzen du. Ama gazte alargundu zen, eta familia aurrera atera behar izan zuen. Irungo familia batek lagundu egin zien, arropa ematen zien. Amaliaren ahizpa oso jostun ona zen eta arropa konpontzen zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-034-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ama antxoa eta sardina saltzen ibiltzen zen; jendeak zintzo ordaintzen zuen erositakoa. Aitak Errenteriako kaputxinoetan egiten zuen lan: oso gizon garbia eta zuzena omen zen, eta horri lotutako anekdota kontatzen du. Ama gazte alargundu zen, eta familia aurrera atera behar izan zuen. Irungo familia batek lagundu egin zien, arropa ematen zien. Amaliaren ahizpa oso jostun ona zen eta arropa konpontzen zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta antxua eta sardiña saltzen zittuenian amak etxetatik jesten zian erostea.
- Erostea.
- Erostea ta pagatu iten zioten.
- Bai, bai,bai,bai ondo eta zintzo.
-Ta zintzo?
- Bai, hombre, baten bati igual izango zun; ez nion behin'e aittu zorretan utzi nau hau, ez, ez nion behin ere aitzen o igual izango zen konformista bea itte zunin, ez ttakit. Beak ez zun esaten ta nik uste det ondo pagatuko ziotela pentsatzen dut.
- Ta aitak nun iten zun lana?
- Kaputxinotan.
- Errenterin?
- Errenterin.
- Ta ze lan zun?
- Ez dizut esango, dakittena da histori bat oso garbiya eta oso xuxena omen zen ne aitta.
- A bai?
- Bai oso, eta lantegiko lagun batek albarka zikin-zikiñak bere gosarian onduan beti uzten omen zizkan ta gure aittak ezin omen zun onduan... hoi gure amak kontatzen zun. Egun batian hartu omen zittun albarkak eta bueltaka-bueltaka hartu eta airian bota eta in omen ziyon. Eta "nere albarkak, nere albarkak" "hurrenguan ettzakek utzi nei postrian onduan". Akabo, geroztik omen ez zion gehio in. Aparta.
- Aparta.
- Aparta bai, oso garbiya eta oso txukuna omen zen.
- Klaro jakiña, ama alargun gelditu zan gazterik.
- Oso, klaro hor ez dakit zenbat urte egongo zien elkarrekin, bueno diferentziyan, baiñon gazte izango zen. Karo, ni ere jaiotzeko neon.
- Alargun eta hiru umekin.
- Hiru umekin.
- Eta aurrera atera bihar familiya.
-Eta zerbaitti heldu behar eta orduan ez zen izango itxek garbitzen, izan izango zen zeatikan geo izen zien Irunen, Irungo aberatsenak hemen zien. Hoi guatzen naz ni, zeatikan askotan juan nintzan ni hara amakin. Eta zu ez zea goatuko gailletak, fabrikara gailletetara Errenterian Olibet? Ez. Bota in zuten geo. Hortik gailletak hartu eta juaten giñan bisita ittea gu ama neskame eondu zen lekuan, ta aberatsak hala izango zien, arropa ematen ziguten ta nere ahizpa izandu da "muy mañosa" josten ta oso, eta harek itten zun arreglatu soñekuak betzako, netzako... Pielak ematen ziguten. Nik ez dut behin'e eman, ez zait gustatzen.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia