Amalia Cordero Corral
Lezo (Gipuzkoa) (1925)
Biografia
Lezoko Zubitxo kaleko etxe batean jaio zen Amalia. Aita Donostiakoa zuen eta ama Hondarribikoa, gaztetan Errenteria-Oreretan neskame ibilia. Aitak Errenteria-Oreretako kaputxinoetan egiten zuen lan, baina Amaliak ez zuen ezagutu. Ama gazterik alargun gelditu zen hiru umerekin. Zubitxo kaletik Gurutze Santuaren plazara joan ziren bizitzera. Han apopiloa izaten zuten etxean. Amak antxoak eta sardinak saltzen zituen etxez etxe. Amaliak Lezoko eskola publikoan ikasi zuen, Dolores Lopez izan zuen maistra. Hamasei urterekin hasi zen lanean Donibaneko Pisben, eta han ezagutu zuen bere senarra izango zena, Juan Mari Sein, Pasai Donibanekoa. Lantegi ugaritan egin zuen lan Amaliak, Pisben, Pakersen, eskabetxerian (arraina kontserban jartzen) eta, azkenik, Errenteria-Oreretako Esmalterian, han igaro zituen urte gehien. Senarra lehendabizi Pisben aritu zen lanean eta ezkondu ondoren Lezoko "Industrias Navarrasen". Sei seme-alaba izan zituzten. Lehendabiziko hirurak jaio ondoren, Esmalterian lan egiteari utzi zion Amaliak. Senarra 36ko gerran gudari izandakoa zen, 20 urte zituenean harrapatu zuten eta langile batailoietan ibili zen gatibu. Horri buruz ez zion inoiz hitz egin Amaliari.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-034 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute