Lezo (Gipuzkoa)

Haurdun eta lanean

Haurdun eta lanean Haurdun zegoela, lanean jarraitzen zuen. Orduko lan-baldintzak kontatzen ditu. Haur guztiak txikiena izan ezik etxean izan ditu. Haurdunaldietan pasatakoak kontatzen ditu. Ospitalean zer baldintzatan erditzen ziren aipatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Haurdun zegoela, lanean jarraitzen zuen. Orduko lan-baldintzak kontatzen ditu. Haur guztiak txikiena izan ezik etxean izan ditu. Haurdunaldietan pasatakoak kontatzen ditu. Ospitalean zer baldintzatan erditzen ziren aipatzen du.

Transkripzioa

- Oseake zu haurdunaldiyak lanian
- Lanian
- Lanian junez egin dituzu
- Uste det azkenekuan zeozer... hillabete o hillabeterdi ez nao seguru jaiotzen zenian.
- Jaio ta gero?
- Geo, baiño lehenotik ez, baiño gaxki, nik pasa nun zaharrenakin... Karo, ez nun jaten, ez platanua, oso gaxki.
- Eta ya haurra zetorrenian momentu hortan ze iten zenuten? Lanetik atera ta korrika etxea jun o nola?
- Ez, nik surtia izan dut etxian serbitu dut beti bai eta...
- Etxean euki dituzu haurrak?
- E?
- Etxian euki zenitun?
- Bai, ttikina ez dut izandu etxian oso gaixki pasa nun ttikiyakin, oso gaizki, oin berrogei urte dittu. Beiño ez nitzan persona, dena bota, beatzi hillabetiak eh, beatzi hillabetiak, oso gaixki eta, azkeneko, karo febrerokua da eta enero azkenetan zea nun, nola esaten da estomagokua?
- Bihozterria?
- Bihozterria bai, erre nayian eh, beatzi hillabetiak jaten nuna jan eta bota ein bihar. Oso gaxki bederatzi hilabetiak, eta esan ziaten Donostian bazela bat "en la calle Prim" hoi goatzen naz, medikua ez naiz goatzen, eta izan zian " la cria está bien o el crio está bien y a ella hay que mirarle, ella está mal" hoi eneruan azkenian, ta febrero lehen biziya jaio zen; deskantzo earra eman ziten. Oso gaxki pasa nun, hiru buelta lepuan ezin jaio, enun sentittu eze. Orduan modua zen kareta bat jarri ta galdu itte zendun zentzua.
- A bai e?
- Ez zenun deus'e sentitzen, ta jende guztia hara juaten zen ta nik esaten nun...
- Ta nun hori?
- Hospitalian, Donostiyan ta hiru milla peseta pagatzen zen orduan. Eta gure gizonak esate zun: "denak etxian ta zuk kapritxosa hara juateko" baiño eztakit zergatik hara juateko gogua nakan, barrenak esan zitten zuaz hara. Ez zan jaioko etxian eh, ez zan jaioko. Hala esan ziten enfermerak hurrengo goizian etorri zanien esan zitten: " ai que trabajo nos ha dado usted, nos hemos puesto hasta encima". "Yo no sentí nada". Ez nuen deus ere sentitu. Eta geo neska edarra, lau kilo, denak haundiyak izandu dittut, denak haundiyak. Bat kaxkarra, ez nun jaten ta. Oso gutxi jaten nun eta bera hala atea zan, kaxkarra atea zen. Emakume ederra do oain. Eta ttikiyakin asko pasa nun.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia