Zaldibar (Bizkaia)

Arraina Eibarko plazatik

Arraina Eibarko plazatik Arraina etxerik etxe saltzen zuten, baina arrandegia ere egon izan da Zaldibarren. Hala ere, lehen Eibarko plazara joaten ziren ortuariak saltzen eta handik ekartzen zuten arraina.
Arraina etxerik etxe saltzen zuten, baina arrandegia ere egon izan da Zaldibarren. Hala ere, lehen Eibarko plazara joaten ziren ortuariak saltzen eta handik ekartzen zuten arraina.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, holan, arraiña, peskeue-edo, erosten zenduen?
- Bai, ta, ganera, saso baten etorri eitten zan etxera.
- A bai?
- Bai, bueno ya hori gu... ezkondu ta gero edo holan, bai, edo... oin... bueno, ya oin 50 urte edo gehixa.
- Baiña, ostean, dendan egon zan?
- Etorri eitten zan etxera, etxera. Ta, ostantzin, hamen arraindegixe baeuan. Egon , bai.
- Zure ume denporan be bai?
- Gure ume denporan ez dakit, baiñe gero bai. Baiñe, klaro, gero hamendik Eibarrera plazara jueten zan jente asko berdurak-eta saltzen baserrittarrak. Nere ama be bai. Eta handik ekarten zan, arraiñe handik ekarten zan.
- Baia ez zan jango asko, ez?
- E?
- Askotan ez zan jango igual, ez, arraiña?
- Askotan?
- Sarri jaten zan?
- Bai, egunero. Egon saltzen?
- Ez, diñot zuek jan etxean.
- Aaa jan...
- Egunero?
- Ez, egunero ez ez
- Apurr bet espeziala zan edo?
- Ez, korrientie be bai, espiezala barik be bai izeten zan.
- Baia beti ez zan jaten, ez?
- Egunero ez, edo Ebarrera jueten zanien edo... Ta gero, ba, bertara etorten jakun /etorteakun/ zera, arraiñe, bertara, etxera.
- Eta... baia zelan?
- Ba zelan, ba, ekarten eban furgonetan-edo ekarte eben eta gero juen hara eta zeuk gura dozuna erosi.
- Bale, bale.
- Berak eukena.
- Ta hor Eibarren zer egon zan, azoka bat edo egoten zan?
- Zera, bai, plazie, azokie, bai. Gero bota ein eben ta oin ez da zera oindik, baiñe plaza ederra egoten zan.
- Eta noz egoten zan?
- Egunero.
- Egunero?
- Egunero.
- Ta zure ama joaten zan, egunero?
- Egunero ez, egunero ez zan juten, baiñe, bai, esnie, berdurie-ta eruten eban, ta neu be bai iñoz.
- Holango etxeko geuzek, ezta? arrautzek eta holan be bai edo?
- Gurien arrautza asko ez, ze etxien be asko biher izeten zan ta jente asko egongo zan ta...

Egilea(k): Markel Ezpeleta (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia