Zaldibar (Bizkaia)

Jaietako eta domeketako jateko bereziak

Jaietako eta domeketako jateko bereziak <p>Jaietan baserrian bertan jaiotako osaba-izekoak etortzen ziren. Oilaskoa prestatzen zuten horrelako egunetarako, flana eta arroz-esnea. Bestelako egunetan, astegunetan esaterako, babak jaten zituzten; domeketan, ostera, garbantzu-zopa, arroza eta gisatua edo bakailaoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-018-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jaietan baserrian bertan jaiotako osaba-izekoak etortzen ziren. Oilaskoa prestatzen zuten horrelako egunetarako, flana eta arroz-esnea. Bestelako egunetan, astegunetan esaterako, babak jaten zituzten; domeketan, ostera, garbantzu-zopa, arroza eta gisatua edo bakailaoa.

Transkripzioa

-Eta holango egun espezialatan… igual jaietan be etorriko ziren familiakoak ezta?
-Bai. Ganera gendukezan… osea, bertan etxien, gure baserrixen jaixokuek, tiuek, harek etorten… haretxek zien gehixen etorten zienak. Harek beti.
-Jaietan eta?
-Beti.
-Ta Gabonetan?
-Gabonetan ez.
-Gabonetan ez? Bakarrik etzekoak?
-Bai. Etxekuek bakarrik.
-Ta holango okasiño espezialatan edo, zelango jatekoak preparetan ziren? Holan apur bet espezialagoak edo?
-Bai, ba beti. Ez naz akordetan ni holan zera, baiñe… bueno, oin oillaskue edonoz jaten da baiña orduen oillaskuek etxien euzan […] oillaskue zan “un plato de categoría”.
-Ya. Eta ez dakit… postrerik edo ipinten zan?
-Bai. Flan aedo /ero/ arroskonletxe edo /ero/ holako gauzak.
-Etzean einde.
-Bai. Etxekoak.
-Oseake oillaskoa zan apur bet kategorikoa ez?
-Bai, bai.
-Ta hori, komuniñoa edo jaietan edo…
-Bai. Ta ostantzien be jango zan baiñe bueno, holan zan.
-Ta domekak? Iziten ziren be bai apur bet espezialak holan jateko edo?
-Ba bai. Bai, ze ni akordeten naz gurien aste guztien babie jaten zan, berdurie kanbixeu ta babie, ta gero zozer ba… okelie edo zera ezta? Baiña orduen izeten zan ba… zopie, garbanzuen zopie, arroza ta gero zozer diferentie. O gisaue, bakillaue… edozer.
-Apur bet espezialagoa ezta?
-Bai.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia