Zaldibar

Durangaldeko herri hau Bizkaiaren eta Gipuzkoaren arteko mugan dago. Herri hauek ditu mugakide: iparraldean Mallabia eta Ermua; hegoaldean Elorrio; sortaldean Eibar eta Elgeta; eta, sartaldean, Berriz. Metalaren arloko industria da nagusi gaur egun eta lantegi askok atzerrian saltzen du bere produktua. Honako hauek dira aipagarrienak: burdinolak, metalezko irarpenak, makina-erremintak, ehiza-eskopetak, giltzak, umeentzako kotxeak, autoentzako industria laguntzailea eta aroztegiak. Honako auzune hauek biltzen ditu herri inguruan: Goierri, Aranguren eta Gazaga. Eitzaga, Sallabente eta Olarreaga auzoak herrigunetik 8 kmra daude, Ermutik gertuago, eta bertako biztanleek Ermurako joera dute, bai harremanetan zein hizkeran. Zaldibarko bizilagun gehienak Ibaizabal ibarraren beherengo aldeetan, industria inguruan, bizi da, eta gainontzekoak, berriz, baserri inguruan sakabanatuta. Zaldibarren bertan, hau da, herribarruan, biztanleen %90 bizi da. 

  • Hizlariak: 27
  • Zintak: 38
  • Pasarteak: 272
  • Transkribatutakoak: 25
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 272

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia