Zaldibar (Bizkaia)

Hoditerian babestu hegazkinen bonbetatik

Hoditerian babestu hegazkinen bonbetatik <p>Errepublika garaian jaio ziren askok daukate izena euskaraz. Hala ere, gerra sasoian gauzak asko aldatu ziren. Aita, esaterako, trintxerak egiten ibili zen Galdarami&ntilde;on. Ama eta seme-alabak, ostera, bide azpiko hoditerian ezkutatzen ziren hegazkinen bonbetatik babesteko. Ihesi zihoan Eibarko jendea hartu behar izaten zuten baserrietan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-008-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errepublika garaian jaio ziren askok daukate izena euskaraz. Hala ere, gerra sasoian gauzak asko aldatu ziren. Aita, esaterako, trintxerak egiten ibili zen Galdaramiñon. Ama eta seme-alabak, ostera, bide azpiko hoditerian ezkutatzen ziren hegazkinen bonbetatik babesteko. Ihesi zihoan Eibarko jendea hartu behar izaten zuten baserrietan.

Transkripzioa

-Ta hemen zure sasokoak, Errepublikan jaixonikoek asko dauz euskerako izena dekenak?
-Bai, bai, bai, mordua. Bai, bai, bai, mordua. Bai bai, ta nik esan dotsut /esaotsut/, hortixik […] ta ezebe, beste batzuk be halantxe ein eben ta akabo. Deskudietan bazan, egurre eguen ta gerra denporan ez dotsut ezebe esango… Geuk ikusi ginduzen bakarrik be, gu mutiko txikixek, gu mutiko [….] ta guresuek ta abioen zaratie entzuten ebenian… aitte trintxerak eitten Kaldaramiñotik, Eibartik ordu beteko bidie /birie/ goixen mendixen, Elgeta onduen e? Kaldaramiñon. Trintxerak eitten, gizonak kanpuen ondio. Ta amak eta umie eskuetatik hartu ta aillegetan ta karreteriek azpixen dekozan kañerixak… haratxe eskutetan, protejitzeko zozer. Etxiai edozer […] ta. Edo /ero/ kanpoko jentie be orduen, gerra denporan, Eiberkuek eta jentie ba baserrixetan hartu, nonbeitten hartu biher ba! Persona onak e? persona onak, jesus! Jente ona eon zan bai. Beste aldientzat txarrak be asko baie…
-Ba zuk gerrako akordurik ez dozu eukiko ba. Gerrako akordurik ez dozu eukiko.
-Entzune gehixa, ekusitte ba guk… in oskuezan /iñoskuezan/… umetakuek. Umetako geuzak. Mille ta bederatzireun ta hegita hamaurigarren urtekue naz ta. “Enero del año treinta y tres”, mutiko txikixe.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia