Hoditerian babestu hegazkinen bonbetatik<p>Errepublika garaian jaio ziren askok daukate izena euskaraz. Hala ere, gerra sasoian gauzak asko aldatu ziren. Aita, esaterako, trintxerak egiten ibili zen Galdaramiñon. Ama eta seme-alabak, ostera, bide azpiko hoditerian ezkutatzen ziren hegazkinen bonbetatik babesteko. Ihesi zihoan Eibarko jendea hartu behar izaten zuten baserrietan.</p>