Aitak eskopeten piezak egiten zituen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-012-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitak eskopeten baskulak eta kanoiak egiten zituen, etxean bertan zeukan tailerrean. Eibarko enpresa batentzat egiten zituen. Zaldibarren ere eskopetak egiteko fabrika egon da.
- Proiektua: Zaldibarko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko ekainaren 19a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: ZAL-012/003
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Lanbideak » Beste batzuk
Transkripzioa
-Etxean orduen jente asko egoten zan ezta? Igual aitite-amamak…
-Bai, guk amama euki genduen, aittitte ez genduen ezautu. Ta beti eukitten genduen gaiñera biherrien baserrixen mutil bat, beti, ba ha be etxeko moduen.
-Etxean lo eiten euen eta dana?
-Dana, dana.
-Ta bazkaldu ta dana?
-Dana. Aittek zerien eitten eban, eskopetan eitten eban lana, bertan etxien, han eurreko txabolan euken ipinitte lekue, ta…
-Ta zer eiten euen, eskopetak eiten euzen?
-Eitten ebazen zerak… kañoiek eta eskopetien marku… zelan esaten da? Burue, eskopetien buruen, beste izen bat deko. Ez naz gogoratzen momentuen. Baskulie! Baskulie eta kañoie.
-Eta gero saldu?
-Ez, gero… Bai. Hori eitten eban Eiberko empresa bati. Eiberko enpresie gero… montau ein eskopetak eta harek saltzen ebezan.
-Zaldibarren be ez da egon holango empresa bat edo?
-Bai, bai, bai. Baiñe hori ixen da oin, ointsu. Bueno, oin dala /oiñddala/ zemat urte montauko eben? Iguel hogeta hamabost edo berrogei… bai, egon da.
-Oseake, zure aite ta…
-Eiberrera beti. Hillen azkenien juten zien, in ebezenak hillien eruten ebezan ta…
-Gero etxean ein ezta?
-Bai.
-Beitu ba ondo. Ta gero pagau eingo otsien.
-Bai, klaro.
-Horretarako zan ezta?
-Moko truk ez!
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!