Maisurik onena, Elorriokoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-008-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan dena egiten zuten erdaraz. Sarri aldatzen zuten maisuz, horregatik ez zuten ganoraz ezer ikasten. Ikasi zuten apurra Elorriko maisuarekin egin zuten, hark euskarara itzultzen baitzizkien eskolako gaiak. Neskak eta mutilak banatuta zeuden eskolan.
- Proiektua: Zaldibarko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2013(e)ko maiatzaren 23a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: ZAL-008/002
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
-Eskolara hasi gintzezenien, zazpi urtaz, ez euen… honetako itten oskuen ipiñi ta /ipiñi tte/ kantau erderaz, bestela beste guztie be erderaz. Maisu bat sekule ez gendun ganoraz eukitten, ze danak izeten zin interiñuek, osea… plaziaz bapez. Gure denporan plaziaz bapez, ez euen aukeraik. Handik gerotxua hasi zien. Eskola bi euezan, bata, oin be [hantxe daz e?] eurek, baiña gero anpliata, oin diferente da. Baiñe, harek eskolak blokiek iguel daz. Entradan, Zaldibarko [Zaldiberko] entradan, lehelengue neskena, bestie mutillena. Batak maistrie eukitten eban ta bestiek maisuek. Baiña maisuek geur be bai, ta iguel hamabost egunera /eguna/ atzea bestea, kanbixetan egoten zin. […] juergan eitteko bakar-bakarrik. Guk asko ikesteko… Lehelengo bat o bi etorri zien, Elorrioko [Elorrixoko] seme bat, […] be etorri zen maisu majua. Haitxek erakutsi oskun… nik ikesi nebana haitxegaz ikesi neban.
-Ta Elorriokoa [Elorrixokoa]?
-Elorriokoa [Elorrixokue]. [Arroittibe] baserrikue.
-Euskeldune.
-Euskeldune, euskeldun-euskeldune. Ta harek baekixen gu ze… ze falta… ze falta genduen, ze ez genduen ulertzen esaten ebena. Ta harek traduzidu eitten oskun, ezkutuen baiñe traduzidu sarritten. Gizon ona, baiñe […] posiblieu bera sentitzeko, […]. Bai, bestelan maisue ta buf!
-Eskolie ze egon zan, oin dauen leku berien?
-Bai, oin anpliaute daz gehixa asko. Baiñe bertan. Lehelengo, hametik Zaldibarrera [Zaldiberrera] zoiezela, eskumerakue ta bigarrena, neskena entradie zan, entradan dauena, lehenengo dauena bidien kontran; ta bigarrena, zera mutillena, eskumakue. Horrixek, besterik ez euen han. Ta nere denpora guztien bez.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!