Maisurik onena, Elorriokoa<p>Eskolan dena egiten zuten erdaraz. Sarri aldatzen zuten maisuz, horregatik ez zuten ganoraz ezer ikasten. Ikasi zuten apurra Elorriko maisuarekin egin zuten, hark euskarara itzultzen baitzizkien eskolako gaiak. Neskak eta mutilak banatuta zeuden eskolan.</p>