Usurbil (Gipuzkoa)

Erreboteko janzkera

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Erreboteko taldeen janzkera nolakoa zen aipatzen du. Nahiz eta Usurbilen bizi, Zubietara begira bizi ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ze jazkera eukitzen zenuten?
-Zuriz jantzita beti.
-Eta ekipo bat bestetikan nola diferentziatzen zan?
-Ba gerrikuakin. Gerriko gorriya edo gerriko urdiña.
-Osea, pelotarien zea.
-Bai, eskuz jokatzen dan bezela, berdin-berdin. Ez zeon diferentzirik. Holaxe. Gure historia gutxi gorabehera hola izan da.
-Zuk esan dezu hamasei bat urtekin...
-Hamasei bat urte. Hamabost-hamasei hola.
-Zuek Zubietatik honea bueltatu ziñaten berrogeita hamaseian edo.
-Han bizitu giñan.
-Baiña gerora honra etorri ziñatenian....
-Ni berrogeita hamaseian etorri nitzan. Ordun hogeita beratzian jaiua, zenbat urte dia? [...] Ba hogeita zazpi urtekin edo hola etorri nitzan honea. Baiño gu hemen bizi giñan, gu honea etorri giñan baiño hara beira lo itten gendun, e. Je!, urte askuan, e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia