Zumaia (Gipuzkoa)

Aizarnazabalgoen kontrako pilota-partiduak

Aizarnazabalgoen kontrako pilota-partiduak <p>Pilota partiduak jokatzen zituzten Aizarnazabalgoen kontra. Behin Aizarnazabalgo batek bi oikiarren kontra jokatu zuen. Hango frontoia luzeagoa zen eta pilota bizien laguntzez erraz irabazi zuen betakoak. Hurrengo urteko jaietan berriz itzuli ziren eta berriz jokatu zuten elkarren kontra, baina erreglamentuzko pilotekin eta bi partidu jokatuz: bata Aizarnazabalen eta bestea Zumaian. Eta orduan oikiarrek irabazi zuten. Beti egon izan da pikea oikiarren eta Aizarnazabalgoen artean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-009-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pilota partiduak jokatzen zituzten Aizarnazabalgoen kontra. Behin Aizarnazabalgo batek bi oikiarren kontra jokatu zuen. Hango frontoia luzeagoa zen eta pilota bizien laguntzez erraz irabazi zuen betakoak. Hurrengo urteko jaietan berriz itzuli ziren eta berriz jokatu zuten elkarren kontra, baina erreglamentuzko pilotekin eta bi partidu jokatuz: bata Aizarnazabalen eta bestea Zumaian. Eta orduan oikiarrek irabazi zuten. Beti egon izan da pikea oikiarren eta Aizarnazabalgoen artean.

Transkripzioa

- Ta geo bestia, zea, aizarnazabaldarrakin-ta ta izaten giñun zea… kaguen la letxe!... Pelota partidua! Akordatzen nauk, San Migeletan, […] batian, jo giñun Aizarnazabala ta hanguak erronka jotzen: batek biei joko ziyela, Aizarnazabalko batek bi oikiarri. Ta neure edadekuak hittun zeak, oikiarrak. Jokatutzen dik, ta hoeitabitik irabazi. Pelotan, bai, ba. Aizarnazabalen […], Aizarnazabalen frontoia luzia dek, oaiñ’e hala ziok frontoi zaharra. Berriya’re bai, […] izan zan lehen ta. Ta [aide] irabazi zitxion zeak, Aizarnazabalko horrek. Bai, ba. Pelotak ekarri bizi-biziya ta, sakia atea, jata… Haundiya, bestiak txikiguak hittuan mutillak’e. Ta jota saretikan atzeaka ezin zeau. Ta, handikan hurrengo urtian jun dittuk berriz’e, […] ta…
- Jaietan, o?
- Bai, ba. Pestetan, San Migeletan. Ein diu berriz apustua, haiekin jokatzeko, beai jokatzeko. Baiño pelota aukera guk, pelota reglamentokua izatekotan. Ta, bat Zumaiko frontoian ta bestia Aizarnazabalko frontoian jokatzekotan. Ta biyak irabazi, guk, oikiarrak.
- Oikiarrak.
- Oikiarrak biyak irabazi. Zumaian… Zumaian ez zekit zenbat in ziun, dozena bat tanto. Ta geo, Aizarnazabala jun, ta Aizarnazabalen bertan errexo irabazi zitxiun, bai, irabazi giñuan ordun. Ta geo, akabo. Geo ya… Geo, uaingo gazte habek, hamen eon dan nere illoba ta, habek eta, hobeto konpondu izan dittuk, aizarnazabaldarrakin beti gaixki konpontzen giñun gu.
- Zuek bai? Pikia zeon?
- Bai, beti pikia huan.
- Bai, e?
- Ta lehengo zaharrak’e hala [eman] ziyen, e!
- Leheno gehio!
- Leheno gehio uaindikan! Lehenguak gehio uaindikan-ta ta. Ta han, zeak, e, habek, zea, kultura gehio guk baiño o, gehixio ikasitakuak o, izango hittuk.
- Oainguak.
- Oainguak itxuraz, itxuraz…
- Gehio ibilitakuak, ez?
- Gehio ibilitakuak eta eskolan-ta ta, baiña gu…

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia