Apaizaren telefonoa kommutatu zutenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-027-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Joxe Torregarai
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 12a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: USU-027/036
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak
Transkripzioa
-Geo gaiñea Aizpurun telefonoik ez zan. Zubitan zun apaizak lokutoiyua, publikua, eta gero kalean Joxek zun bere telefonua beak industria bat zekalako, zerra ta hoik zazkalako. Eta 7171 zan telefonuoi. 7171. Ta ordun Aizpurun ez zan, iñok ez zun telefonoik. Apaizan etxea iñok ez zun nahi jo telefonoa. Puff!, iñok ez zun jun nahi. Eta kalean dana. Kalean zan Aizpurutikan plaza tartian. Ta juten giñan hara, ta ordun osabak in zun osabak in zun konmutatu kaleakin guria. Ordun biyak telefono bat: 7171 kalean eta 7171 Aizpurun. Ta aurrena beti kaleko Maria, emakume jatorra zan, harrek hartzen zun. Ta Aizpuruako baldin bazan, bigarrenen errepika. Ordun guk hartzen gendun bigarrenguan, ordun Aizpuruako zan seiñalia. Eta guk zeozertara hoi dana baiño leheno kalea jun behar in behar... Hoik lortu zuen. Ordun aurrenengo telefonuak hola zien, gaur patrikan danak.
-Joxe: -Gaur ze?
-Gaur patrikan telefonua. Ze diferentzi. Esaiezu. Jesus!
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!