Eibar (Gipuzkoa)

Zinera ordaindu gabe osabaren bitartez

Zinera ordaindu gabe osabaren bitartez <p>Zineko makinista Benignaren osaba zen eta harekin trikimailuan ordaindu gabe sartzen zen barrura. Igandeetan izaten zen zinea eta anaien lagunekin joaten zen. Zinea eta bertako arduraduna deskribatzen ditu. Gerra-garaian auzoko batek soilik zuen irratia eta harengana joaten ziren entzutera. Pelikula guztiak negar egitekoak izaten ziren. Gerra aurrean baziren zinema gehiago ere eta haien aipamena egiten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-022-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zineko makinista Benignaren osaba zen eta harekin trikimailuan ordaindu gabe sartzen zen barrura. Igandeetan izaten zen zinea eta anaien lagunekin joaten zen. Zinea eta bertako arduraduna deskribatzen ditu. Gerra-garaian auzoko batek soilik zuen irratia eta harengana joaten ziren entzutera. Pelikula guztiak negar egitekoak izaten ziren. Gerra aurrean baziren zinema gehiago ere eta haien aipamena egiten du.

Transkripzioa

-Eta bestela beste afiziño bat izango zan zinia, ez?
-Eneee! Ta nik gratis zela nekan.
-Bai, e?
-Bai ba. Nere tio zan makinistia, zeran, Kruzetan laguna, eta bera zan makinistia.
-Zine Kruzetana?
-Zine Kruzetana. Da porterua kanbixatze’ebenian esate’zan: “Bueno, hartiñ, autso”; tabako zer bat emoten estan da: “juaten haizenanian porterixara esaixon porteruari: ‘tiori eruan bihar detsat paketia’, eta orduan jakingo jon, hurrengorako ez deun esango ezer.”
-Eta?
-Ba halaxe (egitten) genduan.
-Eta domekatan izango zan zinia, ala noiz zan?
-Domeka baiño gehixao izango zan, ez dakit seguru. Da nere anaia, nik nekan anaia haundixaua, nausixaua, eta ni gaztiaua, da nere anaian lagunekin joaten nitzan ni zinera. Ni txikixa, baiñan holan, bueno, zu ez zara akordauko, holan zan zinia, ezta? ta euan sillak, lelengo sillak, eta gero pixkat holan subida pixkatekin anfiteatrua. Holan bueltan ez, e, atzian, atzian pixkatekin. Eta gero holan mahaixa edo pixkat gehitxuao zer bat, separaziño bat euan da gallinerua atzian. Eta nere anaia hartzen zan lagunekin gallineruan, da nik azkenengo filan zerakin, anfiteatruakin hantxe atzian.
-Eta nundik sartzen zan zinera?
-Oin pegoria dauan lekuan, handitxik.
-Estaziño Kaletik.
-Estaziño Kaletik. Hantxe pegoria. Ointxe be ikusten dot nik. Hantxe ezkerrrian euan takillia eta holan eskuman euan zera entradia, entradia euan. Da, eneee!, Kruzeta gaiztuaua zan! Koskorrekuak eta emuten zittuan. Bai ba, zaratia, armatzen genduan gaztiak eta igual koxkorrekua.
-Zelan zekan izena?
-Ez dakit zelan zan. Kruzeta... Izenak ahaztu itten jakuz eta ointxe... Periko! Periko zan.
-Eta gogorra?
-Gogorra gorrora zan, ene! Jaleua armatzen genduanian, ha agertzen zanian, bueno! Zuzen ibilli bihar.
-Eta, orduan zinera joatia izango zan sekulakua. Orduan telebisiñorik eta holakorik...
-Ez, ezebez, pentsau bez. Radixorik be ez. Radixuak be gerria urten ebanian etxe baten, gure bezindadian etxe baten euan radixua; da haraxe joaten giñan zerak entzutzera.
-Orduan zinia lujo bat izango zan.
-Neretako ez, libre nekan-ta.
-Baiña gustora.
-Honbre, klaro.
-Zelakuak izaten zian orduan (pelikulak)?
-Jose Mogicanak-eta. Zan kantore bat, famosua zan Jose Mogica ta. Bueno! Ziniak izaten zian danak negar ittekuak-eta.
-Dramoiak?
-Dramoiak.
- Lina Yedros eta José Mogica-ta. Enee! Danak negar eittekuak, danak, danak.
-Baiña gustora.
-Honbre, halaxe zian-ta, halaxe.
-Eta sartu sartzen zan Estaziño Kaletik.
-Estaziño Kaletik. Eta gero atzeko ate..., ez dakit zu fijatzen zaran.
-Garajiak?
-Garajiak-edo. Han euan ate bat urtetzeko. Osea ke, sartzen ziñan, eta azkenengo euazen “los servicios” ezkerretan, eta haren onduan euan ate bat eta urtetzen zan beste kalera, zerera Pageira. Bueno ha seguramente izango zan “como de socorro”-edo izango zan. Baiña handitxik pe urtetzen zan.
-Eta sartu eta pantaillia ze zeuan?
-Aurrian. Sartu ta dana pasau ta aurrian. Aurrian euan pantaillia.
-Eta goixan eta gallinerua esan dozu.
-Ez, ez, ez, goixan ez, atzian, atzian.
-Bazeren (...)
-Ez, ez, ez. Hori Rialtuak ekan. Kruzetak ez, ez ekan.
-Beste zine batzuk be bazeren Eibarren, ezta? Gerra aurrian bertan be Salon Teatrua.
-Salon Teatrua be bai, baiña gu Jardiñetakuak giñan eta Jardiñetan gu. Eta esaten´tsut, ni umia nintzan zeran ba beti gerraostera arte Untzara Untzara plazara urten be ez igual. Urten be ez igual.
-Eta ezagutu zenduan Kiputxaneko zinia?
-Bueno ikusi, ez dakit sekula be egon naizen baiña badakit Isasi goixan euan Kiputxaneko zinia. Baiña keba!, guretako ez zan ha, ha zan beste herri bat. Pentsau be ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia