Eibar (Gipuzkoa)

Eibarren "goikoak" eta "behekoak"

Eibarren "goikoak" eta "behekoak" Eibarren "goikoak" eta "behekoak" desberdintzen ziren. Amak eta neskameak Eibarko antzinako kontu ugari kontatzen zizkioten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-022-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eibarren "goikoak" eta "behekoak" desberdintzen ziren. Amak eta neskameak Eibarko antzinako kontu ugari kontatzen zizkioten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eibarren bazeren holan pixkat behekaldekuak eta...
-Bai, bai, Bi, goikuak eta behekuak, bai, bai, bai. Goittarrak eta behetarrak. Beti, beti. Goittarrak eta behetarrak.
-Nun erdibitzen zan Eibar?
-Elixan, elixan.
-Mariangelatik gorakuak eta...
-Berakuak. Eta nere ama, nere amak hartu zittuan ba larogeta hamabost urte. Osea ke, haren gauzak, Eibarko gauzak, antxiñako, antxiñako, antxiñakuak danak, danak, gure amak beti entzutzen. Ekagun etxian gero Eibarko andra bat, alargun geldittu zan eta etortzen zan, interina etortzen zan gure etxera, da kontatzen zittuen euren gauzak, osea ke berez nere sasoiakuak eta euren sasoikuak eta danak nekixezen nik. Oiñ ahaztu jataz danak, baiña.
-Ze kontatzen zeben?
-Ba danak. Fulanori..., a bai, harek suzedidutakua eukiko jonan-da.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia