Usurbil (Gipuzkoa)

Huescara neskame joan zenekoa

Huescara neskame joan zenekoa <p>Hondarribiko lana utzi ostean, Donostiako lehengusu baten etxean geratu zen eta haren bitartez lortu zuen Huescako lana. Nagusi haiekin oso ondo jaten zuen. Huescatik noizean behin etortzen ziren Donostia aldera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hondarribiko lana utzi ostean, Donostiako lehengusu baten etxean geratu zen eta haren bitartez lortu zuen Huescako lana. Nagusi haiekin oso ondo jaten zuen. Huescatik noizean behin etortzen ziren Donostia aldera.

Transkripzioa

-Geo Donostin nere lehengusu baten etxian geldittu nitzan eta geo harek esan zian: "Kristina, Avenidan neska bat palta den ta hara zeatuko gaittun". Eta jun giñan, amona agintzen zuna Tolosakua zan, Tolosakua, eta han'e beste denpoa pixkatian ibili nitzan, Avenidan eon nitzan ta harek alaba Huescan zakan "con un director gerente de la hidroeléctrica", e, gerra ondorenian. "Director de la hidroeléctrica". Eta geo Donostiko amon horren alaba andria. Eta bi ume txiki zittuen. Eta han harek baserritatikan haik ogik-eta ekartzen zittun. Haik ogik eta, direktore horrek. Bai ba baserrin erretzen zittuen ogik eta. "Director gerente de la hidroeléctrica". Eta geo harrek, ni ogi hua janda, eta jana ere ondo ematen zuen, e, Huescan, oso ondo. Eta babarruna're bai, eta geo arraultzak... Ondo. Baserritik ekartzen zittuen arraultzak eta gauzak eta Huescan. Eta nausiya jartzen zait eta ni irabazten zeoze, neska gaztia-ta loditzen zeoze-ta. "A la Cristina esto le va muy bien, e", nausiya.
Joxe: -Huescan baserri asko, ganau asko behiñik behin, ganau asko.
-Bai, bai. Esnia're bai. Esnia're han ekartzen zigun zea batek.
Joxe: -Potentzikan haundina Huesca izango da ganadutan.
-Eta bueno, ondo. Urte askuan ibili nitzan. Geo hemen, oain etortzen giñan Ama Birjiña Karmengotan, "en julio", Donostira, amona, alaba etortzen zan danakin honea, eta gu're bai. Han bero bat bai, berua Huescan! Trumonada askotan eta berua ikeragarri. Eta hala behiñik behin han ibili nitzan lagun bat gehiyo, jun eta etorri ta etorri ta. Ikasi nun maleta danak zeatzen eta. Bo! Holaxen. Eta geo ezkontzea.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia