Beizama (Gipuzkoa)

Aita baserriz baserri jendea atenditzen

Aita baserriz baserri jendea atenditzen <p>Hamahiru urtera arte egon zen eskolan. Gizarte Segurantza jarri zutenean, aita Azpeitira bidali zuten langileei kontsulta pasatzera. Honez gain, baserriz baserri ibiltzen zen jendea atenditzen, oinez. Gaixo zeudenak Tolosara bidaltzen zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEI-021-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamahiru urtera arte egon zen eskolan. Gizarte Segurantza jarri zutenean, aita Azpeitira bidali zuten langileei kontsulta pasatzera. Honez gain, baserriz baserri ibiltzen zen jendea atenditzen, oinez. Gaixo zeudenak Tolosara bidaltzen zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolan ze urte, zenbat urte arte?
- Hamahiru urte arte.
- Hamahiru urte arte.
- Bai, eon nitzen ni han ta nere senidek’e bai. Gero ya nere aitte handik jetsi Azpeitira, “ya había seguridad social” fabrika Agirre, Damaso-Azkue eta zeuen obrero asko, eta ordun aittek pasatzen zun konsulta bat Azpeitin ta etortzen zien “los obreros”, uain anbulatorioa juten dien bezela. Eguardiyen, en general, ordubatien eo, hamabiyetan ertetzen zuen, ta ordubete hori izeten zan, ba, indiziok jarri, “hacer curas”... Hori zan aitten lana. Ta aitte ibiltzen zan baserritik baserrira. Halako baserritik hots eitten ziyen, “ba aittona ez dau ondo”, ta aitte jun itten zan, ta beak diagnostikatu behar zun, beak. Beantzako baiño gehiyo balin bazan ya bialtzen… Tolosaa o bestela Donostira, pero en general Tolosaa.
- Bialtzen zon gaixo zeona.
- Bai, gaixo zeona ospitalea o “la clínica de San Miguel en aquellos años”.
- Nola ibiltzen zan aitte batetik bestea?
- Aitte? Oiñez. Eta gero bizikleta bat. Baiño bestela dana oiñez. Ta gendukun txakur bat, Pintto, ta txakur hure etortzen zanen etxea, ba, igual etxen eongo zan abiso bat halako baserrita juteko, ta amak, ba “pasau ta etxoin hamen belaxe etorriko da”. Don Jose hots eitten ziyen gure aittei. Eta txakurra azaltzen zan aurrena, Pintto, ta txakur hura azaltzen zanen, amak esaten zion han zain zeonai: “badator”.
- Txakurre aurretik zekarren.
- Txakurre etorri da ta lau miñutura o leheno aitte azaltzen zan. Eta han zeona, pues, abisue, o halako miñek dauzke, o eroi in da, o “lo que sea”, gaixo baten… kalentura haundikin dao… Eta berriro juten zan aitte hori, billa etorri zan gizon horrekin beste baserri batea. Porke Azpeitik zeuzken baserri asko; Urrestillan “ni te quiero decir, porque la zona de Urrestilla, Aratz-erreka, Nuarbe”… barriyo hori ezautzen al dezu? E? Pues baserri hoiyek danataa aitte ibiltzen zan, urte haiyetan. Aizu, eta hango jendek fede haundiye zun. Ez nere aitte zalako, baiño…
- Ona zan, praktikante ona zan.
- Praktikante ona zan ta urte haiyetan, pues, danatatik in behar izaten zuen.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia