Lezo (Gipuzkoa)

Bi errelebotan lanean fabrikan

Bi errelebotan lanean fabrikan <p>Senide baten bitartez hasi zen Lino fabrikan lanean. Zortzi urte egin zituen. Zortzi ordu egunean. Bi errelebotan egiten zuen. Larunbatetan ere egun guztia lan. Berak nahiago goizeko erreleboa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Senide baten bitartez hasi zen Lino fabrikan lanean. Zortzi urte egin zituen. Zortzi ordu egunean. Bi errelebotan egiten zuen. Larunbatetan ere egun guztia lan. Berak nahiago goizeko erreleboa.

Transkripzioa

- Ta nola hasi ziñan zu Linon lanian, zenen bidez-o?
- Ba nere aman lehengusu batek han itten zun lana ta harren bidez.
- Zenbat urtez aitu ziñan han lanian?
- Pues hamaseitik hoita lau urte arte.
- Zortzi urte.
- Bai.
- Eta ordu asko sartzen zenittuzten ordun fabrikan?
- Ez. Zortzi ordu bakarrak. Beste fabriketan sartzen zittuzten orduak, baiño han ez zen, han ez zen. Alkoholeran ta goatzen naz igandetan ta denian joaten zien.
- Bai. Eta larunbata ez zan izaten jai eguna ezta?
- Ez, ez, ez, ez. Launbatetan gabeko hamarretan atea ta astelehenian seitako berriz. Hola.
- Ordun sartzen ziñaten goizeko seitan?
- Seitan ordu biyak arte. Ta beste errelebuan ordu bitatik hamarreta ta launbatian ordu bitatikan hamarreta in ta geo astelehenian kanbiatzen giñen seitatik ordu bita.
- Ta zui zein errelebo gustatzen zitzaizun zuri?
- Nei goizekoa.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia