Maddi Garmendia Lopetegi
Lezo (Gipuzkoa) (1929-2019)
Biografia
Lezoko Zubitxo kalean jaio zen Maddi. Aita Pasai Donibanekoa zuen eta ama Lezoko Burruntane baserrikoa. Aita guarda-lanetan aritzen zen Pasaiko portuan. Hiru ahizpa izan ziren etxean, Maddi erdikoa zen. Oso gaztetxo zirela, familia osoa kaletik amaren jaiotetxera, Burruntanera, joan zen bizitzera. Hamalau urtera arte ikasi zuen Lezoko eskola publikoan eta hamasei urterekin Errenteria-Oreretako Lino fabrikan hasi zen lanean. Igandetan Errenteria-Oreretako Biteri kalean gora eta behera zebiltzala egiten zuten mutiletan. Han hasi zen bere senar izango zenarekin. 1952an ezkondu ziren eta Elias Salaberria kalean, Saizabal etxean, jarri ziren bizitzen. Senarra jela fabrikan eta gero urte askoan Pekinen aritu zen lanean, eta tarteka Lopeneko harrobian orduak sartzen zituen. Ezkondu eta gero, 24 urterekin, lana utzi zuen Maddik. Lau seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-035 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute