Lezo (Gipuzkoa)

Lopene baserrira lapurretara

Lopene baserrira lapurretara <p>Lopene baserrira lapurretara joaten ziren: melokotoiak, sagarrak, aranak... Baina jende ona zen Lopenekoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-035-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lopene baserrira lapurretara joaten ziren: melokotoiak, sagarrak, aranak... Baina jende ona zen Lopenekoa.

Transkripzioa

- Eta hor zuk Lopene baserriya ezautuko zenun?
- Bai.
- Onduan zeon, ez?
- Onduan.
- Inguruan.
- Aman lehengusua-eta zian.
- Ta Lopene baserriyak izan omen zun harrobiya?
- Bai, haundiya joaten giñan. Fruta zakaten inguru hortan. Lapurreta joaten giñan.
- Ta ze lapurtzen zenuten?
- Melokotoiak, sagarrak, sagarrak sagar txuriyak eta oso onak zien, arana're asko eta.
- Gereziyak?
- Gereziyak'e bai bazien ta beti joan itten giñen.
- Ta fruta ona?
- Bai.
- Fruta ona?
- Jende ona zen e Lopenekoak, onak zien oso onak. Bazien beste batzuk txarrak.
- Danetatik eongo zan inguruan ezta?
- Bai, bai.
- Ta ordun lapurtzen ez zizuten ikusten nola lapurtzen zenuten o ze gertatzen zan?
- Hoi ikusten zigutenian segika, gu korrika.
- Korrika zuek ospa.
- Baiño ez zian juten gurasoena ta.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia