Lezo (Gipuzkoa)

Albaiteroaren alabaren kristalezko galtzen inbidiatan

Albaiteroaren alabaren kristalezko galtzen inbidiatan <p>Adabakinak (petatxoak) ipintzen zitzaizkien hautsitako arropei. Konpondu eta konpondu jarduten zuten beti. Albaiteroaren alabak kristalezko galtzak jantzi zituenean, a zer nolako inbidiak pasatu zituzten!</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-035-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Adabakinak (petatxoak) ipintzen zitzaizkien hautsitako arropei. Konpondu eta konpondu jarduten zuten beti. Albaiteroaren alabak kristalezko galtzak jantzi zituenean, a zer nolako inbidiak pasatu zituzten!

Transkripzioa

- Ta orduan, gaiñera, oso ondo aprobetxatzen zian arropak-eta?
- "Hombre" petatxuak eta maindiriak'e zenbat petatxokin. Azpiko gonak amai-ta petatxokin ematen genizkion guk. Bai, bai.
- Oseake eozein momentutan josten ibiltzen ziñaten arropa konpontzen.
- Klaro. Konpontzen. Ta galtzerdiyak beinga konpondu ta konpondu.
- Zulua.
- Bai. Patatakin. Zea ez genun patata jarri ta horrekin. Ta hola.
- Patatakin e?
- Bai. Galtza erdian, zea patata sartu ta harrekin, […].
- Bai. Ta mediak eta hola ibiltzen zenituzten?
- Geo bai. Ta mediak bai. Kristalezkuak hasi zienian, prozesiyuan ta betenaiyuan alabak eta: "Ai, zea kristalezko galtzerdiak dizkiyen" atzian jarrita “bai hala die”. Inbiri bat! Hola ibiltzen giñen.
- Dotoria iten zun.
- "Hombre". Kristalezko galtzerdiyak. Geo kanpotik ekartzen zittuzten barkotan-ta're ta haik ezin sortuik, ez genun izaten guk, ez genun ta.
- Eta nola janzten ziñaten zuek gaztetan hola, astegunetan-ta nola janzten ziñaten?
- Astegunetan pues zea batakin beti.
- Beti batakin.
- Beti.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia