Urruña (Lapurdi)

Harrera-familia I

Harrera-familia I Harrera-familia izatea erabaki zuten gurasoek, bere eta bere anaiaren onespenarekin. Eta bi mutiko hartu zituzten. Haur hauek etxean hartzea ez zen erraza izan, iragan zaila duten haurrak izaten baitira. Guztien artean, ordea, aurrera egin zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UNA-008-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Harrera-familia izatea erabaki zuten gurasoek, bere eta bere anaiaren onespenarekin. Eta bi mutiko hartu zituzten. Haur hauek etxean hartzea ez zen erraza izan, iragan zaila duten haurrak izaten baitira. Guztien artean, ordea, aurrera egin zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hor esan duzu e... "harreran hartu genituen". Orduan ez zen bakarrik gurasoen kontua izan, edo bai?
- E... ez, "harreran genituen" bai, tira, gurasoek e... nahia heiena zen, borondatea heiena izan zen, e... abiapuntua heiena zen, baina bidean gu geunden orduan, eta... ta beraz e... gainera, halako harrera kasuetan, e... denen onespena behar da, etxeko guziena, ta pasa behar dituzu elkarrizketak, eta heldu da pertsona bat galdetzera, ikustera etxe... zu ere etxean, zure etxean, nolakoa den, eta ze... ze familia ziren, eta nola, eta orduan, bai, bai, guri, e... gurasoek, erabakia heiena izan zen, baiña... baina ez zuten /etzuten/ baietz erran edo urratsa eman, gurekin hitz egin gabe, ta guri galdegin gabe zer iduritzen zitzaigun eta, eta eten gabe, noski, bizia erabat aldatzen zaizu. Bai gurasoena, baiña, baita zurea ere, ez? Etxe hortan bizi zira, eta bi anai datoz, eta bi anai, bai gainera behar eta arreta biziki bereziak galdegiten dutenak, ez? Ez, uste baitugu [...], har, hartu ta bi... bi gazte, nola erran, guk dugun eskemetan kokatzen diren gazteak direla, baina ez, ez. Beste iragan bat ukan duten gazteak dira, e... oinarri ba falta anitzekin, eta... ta behar ba... emozional eta... ba, tira. Lan handia galdegiten du, eta lan hortan familia guziak e... aritu behar du beraz. Bai, erabakia gurasoena izan zen, eta ideia, baina... baina tira, denon... denon onespen eta babesarekin.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia