Urruña (Lapurdi)

Aurkezpena eta bere izenaren jatorria

Aurkezpena eta bere izenaren jatorria Odei Barroso Gomila 1988ko Irailaren 7an jaio zen. Odei h-gabe idazteak buruhausteak eman izan dizkio batzuetan. Bi izenak ordea, ezberdinak dira h-rekin idazten dena naturatik baitator eta h gabe idazten dena berriz, mitologiatik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UNA-008-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Odei Barroso Gomila 1988ko Irailaren 7an jaio zen. Odei h-gabe idazteak buruhausteak eman izan dizkio batzuetan. Bi izenak ordea, ezberdinak dira h-rekin idazten dena naturatik baitator eta h gabe idazten dena berriz, mitologiatik.

Transkripzioa

- Izena eta bi abizenak?
- Odei Barroso Gomila.
- Eta noiz jaioa?
- Mila bederatzirehun ta laurogeita zortziko irailaren zazpian sortua.
- Irailaren zazpian?
- Bai.
- Hik, Hodei, izena hatxerekin edo hatxe gabe idazten duk?
- E... hatxe gabe. Hatxe gabe, bai. Bai, bai.
- Eta bigarren abizena esan didak?
- Gomila. Gomila. Hori da.
- Eta Odei atsegin hatxe gabe, horrek emango dik, ez? [...] usten?
- Bai. Bon hastapenean bereziki, ba denek ez pentsatuz Odei hatxerekin zela, ta ainitzetan ba gertatu izan zait, afitxaren batean edo bestean, saio baterako afitxaren batean edo bestean, hatxerekin idaztea. Bo bada diferentzia ttiki bat zeren Odei hatxerik gabekoa heldu da mitologiako jainkotik, edo ez? Odei jainkotik. Eta aldiz, hatxerekin heldu da naturako zuzenean, naturako hodeiari, ez? Beraz diferentzia ttiki bat ba... bada hor. Hori, amak esplikatu zidan aspaldi.

Egilea(k): Peio Dibon

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia